Berriak Segurtasuna
Eu

Hamazazpi alderdi politiko aurkeztu dira datorren irailaren 25eko Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetara

2016.eko abuztuak 24

Horietatik bederatzi Euskal Autonomia Erkidegoko hiru lurraldeetan aurkeztu dira

Eusko Legebiltzarrerako hauteskundeetarako hautagai-zerrendak aurkezteko epea astelehenean, abuztuaren 22an, amaiturik, hauteskunde-zerrendak Euskal Herriko Agintaritzaren Aldizkarian argitaratu dira gaur. Guztira 17 alderdi politiko aurkeztu dira. Horietatik 9 hiru lurralde historikoetan aurkeztu dira, 5 hauteskunde-barruti batean eta beste 3 bi hauteskunde-barrutitan.

Araban 2012an 16 hautagai-zerrenda aurkeztu ziren eta orain 12 hautagai-zerrenda aurkeztu dira, hurrenkera honetan:

1.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA - PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)
2.- Federación EUSKAL HERRIA BILDU (EH BILDU)
3.- PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI EUSKADIKO EZKERRA PSE-EE (PSOE)
4.- PARTIDO POPULAR (PP)
5.- PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO ANIMAL (PACMA)
6.- ESCAÑOS EN BLANCO / AULKI ZURIAK (EB/AZ)
7.- VOX (VOX)
8.- CIUDADANOS - PARTIDO DE LA CIUDADANÍA (CŽ’s)
9.- ONGI ETORRI (O.E.)
10.- RECORTES CERO - GRUPO VERDE (RECORTES CERO - GRUPO VERDE)
11.- GANEMOS EUSKADI: Sí Se Puede (GANEMOS Irabazi)
12.- ELKARREKIN PODEMOS (PODEMOS - AHAL DUGU / EZKER ANITZA - IZQUIERDA UNIDA / EQUO)

Bizkaian 2012an 17 hautagai-zerrenda aurkeztu ziren eta orain 15 hautagai-zerrenda aurkeztu dira, hurrenkera honetan:

1.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA - PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)
2.- PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI - EUSKADIKO EZKERRA (PSOE) - PSE-EE (PSOE)
3.- EUSKAL HERRIA BILDU (EH Bildu)
4.- PARTIDO POPULAR (PP)
5.- PARTIDO HUMANISTA (PH)
6.- EUSKAL KOMUNISTAK - PARTIDO COMUNISTA DE LOS PUEBLOS DE ESPAÑA (EK-PCPE)
7.- PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO ANIMAL (PACMA)
8.- ONGI ETORRI (O.E.)
9.- ESCAÑOS EN BLANCO / AULKI ZURIAK (EB/AZ)
10.- CIUDADANOS - PARTIDO DE LA CIUDADANÍA (CŽ’s)
11.- GANEMOS EUSKADI: Sí Se Puede (GANEMOS EUSKADI: Sí Se Puede)
12.- RECORTES CERO - GRUPO VERDE (RECORTES CERO - GRUPO VERDE)
13.- ELKARREKIN PODEMOS (PODEMOS - AHAL DUGU / EZKER ANITZA - IZQUIERDA UNIDA / EQUO)
14.- PARTIDO FAMILIA Y VIDA (PFyV)
15.- PARTIDO LIBERTARIO (P-LIB)

Gipuzkoan 2012an 13 hautagai-zerrenda aurkeztu ziren eta orain 11 hautagai-zerrenda aurkeztu dira, hurrenkera honetan:

1.- EUSKAL HERRIA BILDU (EH BILDU)
2.- EUZKO ALDERDI JELTZALEA - PARTIDO NACIONALISTA VASCO (EAJ-PNV)
3.- PARTIDO POPULAR (PP)
4.- PARTIDO SOCIALISTA DE EUSKADI - EUSKADIKO EZKERRA (PSOE) - PSE-EE (PSOE)
5.- ELKARREKIN PODEMOS (PODEMOS - AHAL DUGU / EZKER ANITZA - IZQUIERDA UNIDA / EQUO)
6.- CIUDADANOS (CŽ’s)
7.- PARTIDO ANIMALISTA CONTRA EL MALTRATO ANIMAL (PACMA)
8.- RECORTES CERO - GRUPO VERDE (RECORTES CERO - GRUPO VERDE)
9.- GANEMOS EUSKADI: Sí Se Puede
10.- FAMILIA Y VIDA
11.- LIBERTAD NAVARRA - LIBERTATE NAVARRA (Ln)

2012an baino hautagai-zerrenda gutxiago

Irailaren 25eko hauteskunde hauetan parte hartuko duten alderdi politikoen kopurua 2012an parte hartu zutenena baino txikiagoa da, orduan 20 alderdi aurkeztu baitziren eta orain 17 besterik ez. Hautagai-zerrendak hiru lurralde historikoetan aurkeztu dituzten alderdiak 13tik 9ra jaitsi dira. 5 alderdik lurralde historiko batean bakarrik aurkeztu dituzte zerrendak eta beste 3 alderdik bitan bakarrik. Lurralde historikoen arabera, Araban 4 hautagai-zerrenda gutxiago daude, eta Bizkaian eta Gipuzkoan bi hautagai-zerrenda gutxiago aurkeztu dira.

Orain epe bat ireki da hauteskunde-batzordeek alderdi politikoek aurkeztu duten dokumentazioa aztertu, izan litezkeen irregulartasunak hauteman eta zuzentzeko eska dezaten. Izapide horiek amaitu ondoren, hiru lurraldeetako hauteskunde-batzordeek abuztuaren 29an aldarrikatuko dituzte Eusko Legebiltzarrerako hauteskunde-prozesuan parte hartuko duten hautagai-zerrendak. Hurrengo egunean zerrendak EHAAn argitaratuko dira, eta beste epe bat irekiko da, bi egunekoa, dagokion administrazioarekiko auzien epaitegiari errekurtsoak aurkezteko.

Aldarrikatutako hautagai-zerrendaren bat aurkaratuko balitz, epaitegiak irailaren 3a arte izango luke errekurtsoak ebazteko. Epaitegiaren ebazpenaren aurka babes-errekurtsoa aurkeztu ahal izango zaio Konstituzio Auzitegiari. Epaia irailaren 9a baino lehen eman beharko luke, egun horretan hasten baita hauteskunde-kanpaina.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko