Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Peyuco Duhart Donibane Lohitzuneko alkateak ongietorri beroa eskaini dio "Saltillo" eskola-ontziko tripulazioari

2016-08-20

 

Eguerdiko 12:00etan, Donibane Lohitzuneko udaletxean, Peyuco Duhart alkateak eta bertako udalbatzak Mikel Lejarza kapitaina buru duen Saltillo eskola-ontziko tripulazioari eta Edurne Egaña EKP Euskadiko Kirol Portuen zuzendariari harrera egin diete.

Peyuco Duhart "Saltillo” ontziari eskerrak eman dizkio “Donibane Lohitzunekiko erakutsitako leialtasunagatik, ontzi honek laugarren urtez jarraian hiria ofizialki bisitatzen duelako”. Halaber, Donibane Lohitzuneren itsas tradizioa gogoratu du, “bale- eta bakailao-arrantzaleen sorlekua delako; baita kortsarioena ere. Gaur egun hiriak itsas espiritu hori izaten jarraitzen du, arrantzarako ontzidi garrantzitsuarekin eta itsas tradizioarekiko maitasunarekin”.

Alkate lohitzundarrak, bisitaren oroigarri gisa, liburu batzuk eman dizkie Mikel Lejarzari eta Edurne Egañari. Jean François Irigoyen zinegotziak eta Battelekuen Teink raidaren sustatzaileetako batek Edurne Egañari grabatu bat oparitu dio EKPri eskerrak emateko, aurtengo edizioaren partaideei eta antolatzaileei Mutrikuko portuan egindako harreragatik eta eskainitako arretagatik.

Mikel Lejarzak, berriz, alkateari tripulazio osoak eskainitako Saltilloren argazki bat eta Saltilloren kamiseta bat entregatu dizkio. Une horretan Peyuco Duhartek kamiseta soinean jantzita, “jada ontziko beste tripulatzaile bat dela” esan du harro. Ekitaldia amaituta, bertaratuei aperitibo bat eskaini zaie.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Beste gonbidatu batzuk
  • Edurne Egaña, Peyuko Duhart, Mikel Lejarza