Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Peyuko Duhart Donibane Lohitzuneko alkateak bihar, larunbata, "Saltillo" eskola-ontziko tripulazioa hartuko du.

2016.eko abuztuak 19

 

-12:00etan, udaletxean

-Lapurtarrentzako ateak zabalik egongo dira

 

Peyuko Duhart Donibane Lohitzuneko alkatea buru izango da bihar, larunbata, bertako udalak "Saltillo" eskola-ontziko tripulazioari egingo dion harreran. Ontzia bi egunez Lapurdiko herri horretako kaian egongo da, egun hauetan euskal portuetan barrena egiten ari den zirkuituaren barruan.

 

Saltilloren eskifaia osatzen duten hamalau gazteek bertaratzen direnei Donibane Lohitzuneko udaletxetik hamabost metrotara amarratuta dagoen eskola-ontzi txikiaren gelak erakutsiko dizkiete.  Udalak antolatutako harreran, Duhart alkateak Mikel Lejarza buru duten UPV/EHUko Nautika eskolako ikasleei esker oneko hitzak eskainiko dizkie.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Peyuko Duhart, Mikel Lejarza, Edurne Egaña