Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakariak lehentasuna suspertze ekonomikoak eta enplegua sortzeko laguntzak izaten jarraitzen dutela ziurtatu du

2016.eko abuztuak 22

Urkullu lehendakaria Cadena Ser katean elkarrizketatu dute. Bertan, gaurkotasunari buruzko hainbat gai jorratu ditu

Iñigo Urkullu lehendakariak esan du bere lehentasuna azken legealdian Eusko Jaurlaritzak izan duen berbera dela, hau da, suspertze ekonomikoa eta enplegua sortzeko laguntza. Estatuko talde politikoek akordioak lortzeko erakutsitako ezintasunagatik kezkatuta agertu da Urkullu, eta Euskadirekin alderatu du; izan ere, Euskadi “elkarrizketarako lurraldea” dela adierazi du, bertan alderdi diferenteen arteko itunak eman baitira. Hala adierazi du Cadena Ser katean gaur eskaini duen elkarrizketan.

Lehendakariak azaldu du suspertze ekonomikoak eta enplegua sortzeko laguntzak –bereziki kalitatezko enplegua– bere lan-ildo nagusiak izaten jarraitzen dutela. Era berean, esparru politikoan eta erakunde mailari dagokienean, Legebiltzarraren barruan autogobernuaren etorkizunaren inguruko akordioa beharrezkoa ikusten du. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)