Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Bilboko Aste Nagusian zehar gaueko tren eta tranbia zerbitzu bereziak eskainiko ditu

2016.eko abuztuak 18

Euskotrenek Bilboko Aste Nagusian zehar (abuztuaren 20tik 28ra bitartean, biak barne) gaueko tren zerbitzu berezia eskainiko du. Zerbitzu horiek Txorierriko (Bilbo-Lezama), Urdaibai (Bilbo-Bermeo), Durangaldea eta Deba Barrena (Bilbo-Donostia) lineatako ohiko zerbitzua osatuko dute. Horrez gain, gauez tranbia zerbitzua ere eskainiko da.

TRENA

Tren bereziek Aste Nagusiko gauetan zehar joan-etorrien beharrizanak bete nahi diren linea guztiak indartuko dituzte eta horrela hurbilen dauden herrietako lagunek jaiak lasaiago gozatzeko aukera izango dute.

Ohiko eskaintza osatuko duten tren bereziek, eguneko 24 ordutan zehar hiritarrei zerbitzua eskaintzeko aukera izango dute. Abuztuaren 20ko, 26ko eta 27ko gauetan bereziki indartu egingo dira. Egun horietan asteburua izateagatik jende kopuru handiagoa aurreikusten da. 

Zazpi Kaleak-Lezama linean (Txorierri) gau guztietan, igandea abuztuaren 28a izan ezik, norabide bietan orduro trenak egongo dira.

Bermeo-Bilbo (Urdaibai) linean trenak ordu birik behin eskainiko dira, nahiz eta ordutegiak eta maiztasunak geltokiaren eta asteko egunen arabera aldatu (ikusi eransten den koadroa).

Azkenik Bilbo – Durango – Elgoibar –Deba ibilbidea indartzeko zerbitzu bat egokituko da, gau osoan zehar tren bereziak eskainiz, 19:30etik 7:30era (ikusi eransten den koadroa).

Jende pilaketak ekiditeko eta zerbitzu erosoago bat eskaini ahal izateko Euskotrenek aholkatzen du Barik txartela erabiltzea edo joaneko bi txartel erostea itzultzerakoan ilarak saihesteko.

BILBOKO TRANBIA

Bilboko tranbia Aste Nagusian egunean zehar 22 ordu ibiliko da. Jai egun horietan, tranbiaren zerbitzua egun osoan zehar ibiliko da eta bakarrik geratuta egongo da su artifizialak jaurtitzen diren unean.

Era berean, Atxuri eta Pio Baroja geralekuen artean dagoen tartean, tranbia bakarrik zerbitzuan egongo da zerbitzua hasten denetik 17:10era arte.

Egun guztietan, su artifizialak direla eta, ondorengo mozketa egingo da

  • Azkeneko zerbitzua: 

                  Pío Barojatik: 22:06an.

                  La Casillatik:   22:26an.

  • Zerbitzua berriro ere hasi, gutxi gorabehera ordu bat geroago.

Eta egun guztietan, abuztuaren 28an, igandean izan ezik, gaueko zerbitzu bereziak ere ezarriko dira:

 

  • 10 minuturik behin 23:36ra arte La Casillaraino eta 23:56ra arte Pío Barojaraino
  • 15 minuturik behin ordu horietatik aurrera
  • Azkeneko zerbitzuak:

                Pío Barojatik . . . . . .  5:06an.

                La Casillatik  . . . . . .  4:26an.

ABUZTUAREN 20AN eta 27AN

Atxuri-Pío Baroja tartea:

  • Abuztuaren 20an: Zerbitzurik gabe 16:13tik aurrera
  • Abuztuaren 27an: Zerbitzurik gabe 17:12tik aurrera

ABUZTUAREN 21EAN eta 28AN

Atxuri – Pio Baroja tartea lehenengo ordu biak moztuta egongo da

Lehenengo zerbitzuak

  • Pío Baroja-La Casilla: 7:51ean
  • Atxuri-La Casilla: 9:28an
  • La Casilla-Pío Baroja: 7:41ean
  • La Casilla-Atxuri: 9:11n

ABUZTUAREN 22TIK 26RA

Atxuri – Pio Baroja tartea lehenengo ordu biak moztuta egongo da

Lehengo zerbitzuak

  • Pío Baroja-La Casilla: 7:51ean
  • Atxuri-La Casilla: 8:58an
  • La Casilla-Pío Baroja: 7:41ean
  • La Casilla-Atxuri: 8:26an

ABUZTUAK 28

Atxuri – Pio Baroja tartea lehenengo bi orduetan moztuta egongo da eta Erribera-Atxuri tartea 9:20tik 15:36ra.

Lehenengo zerbitzuak

  • Pio Baroja – La Casilla: 7:51ean
  • Atxuri - La Casilla: 9:28an 
  • La Casilla – Pio Baroja: 7:41ean
  • La Casilla – Atxuri: 9:11n

Athletic Club – Bartzelona partidua dela eta, San Mameserako joan-etorriak Aste Nagusiko zerbitzu gehigarriarekin beteko dira eta 22:00etatik 22:20ra La Casilla eta Euskalduna artean mozketa bat egongo da futbol zelaiaren irtenarazte segurua bermatzeko.

Pio Barojatik La Casillara 2:06ra arte gaueko zerbitzuak egongo dira eta La Casillatik Atxurira 1:26ra arte.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek, Euskotrenen 902 543 210 informazio telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, geltokietan eta geralekuetan eta www.euskotren.eus webgunean ere jaso ahal izango dute informazioa eta twitter helbide honetan @euskotrenEJGV

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau