Berriak Ogasuna eta Finantzak
Eu

Ogasun eta Finantzetako sailburua Ipar Irlandako Finantza Ministroarekin elkartu da

2016.eko abuztuak 18

Jaurlaritzako Ogasun eta Finantzetako sailburu Ricardo Gatzagaetxebarria jauna egun hauetan Euskadin bisitan den Ipar Irlandako Finantza ministro Máirtin Ó Muilleoir jaunarekin elkartu da gaur.

Bilera gaur goizean egin da Eusko Jaurlaritzaren Gasteizko egoitzan,

eta bertan bi aldeentzat interesgarriak diren gaiez hitz egiten dute, besteak beste, Euskadiko eta Ipar Irlandako egoera ekonomikoaz eta bi gobernuetako ogasunaren egoeraz Europako erregulazioaren testuinguruan. Europar Batasunari buruzko Erresuma Batuko erreferendumak bi lurraldeetan izango dituen eragina ere mintzagai izan dute.       

Gatzagaetxebarria sailburuak, bestalde, zergen eta finantzen arloan Euskadiren eta Estatuaren arteko harremanak arautzen dituen Ekonomia Itunaren ezaugarri espezifikoak azaldu dizkio.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Ministro de Finanzas de Irlanda del Norte, Mr. Mairtin o Muilleoir