Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Saltillo eskola-ontziak udako Kostera hasi du eta bihar, osteguna, Lekeition egongo da jendeari bertako instalazioak erakusten

2016.eko abuztuak 17

“Saltillo” euskal eskola-ontziak gaur hasi du “2016ko Kostera” edo Euskal Herriko hainbat portutara egingo dituen itsasaldiak, Donibane Lohitzunetik hasi eta Bermeoraino. Datozen hamabost egunetan UPV/EHUko Nautika Eskolako Ontziak Euskal Herriko hainbat portutara helduko da, eta bertan jendeak ontzia bisitatu ahal izango du. Bidaia honetan Euskadiko Kirol Portuarekin eta Eusko Jaurlaritzaren Azpiegituren Zuzendaritzarekin elkarlanean dihardu, eta euskal portuak eta bertatik irtenda egin daitezkeen aisiarako jarduerak sustatzeko helburua du.

 

Mikel Lejarza patroi izango duen ontzia Portugaleteko eta Pasaiako Nautika Eskoletako ikasleek gidatuko dute.  Bisitetan ontziaren tripulazioko neska-mutilek eskainiko diote arreta bertara hurbiltzen den jendeari.

 

Bisita-egunak:

-           Lekeitio: abuztuak 18.

-           Donibane Lohitzune: abuztuak 20 eta 21.

-           Getaria: abuztuak 23.

-           Donostia: abuztuak 25.

-           Hondarribia: abuztuak 27 eta 28.

-           Mutriku: abuztuak 30.

-           Bermeo: irailak 1.

 

Bisiten ordutegia:

10:00etatik 13:00etara

15:00etatik 19:00etara

 

 

Kostera 2016 (abuztuak 17 – irailak 2).

Saltillok 10 urte baino gehiago daramatza Euskal Kostaldean zehar itsasaldiak egiten. Hainbat portutan egiten du eskala jendeak ontziaren kubierta bisitatu ahal izateko.

 

2016ko ibilbidea.

-           Abuztuak 17. Santurtzi – Lekeitio.

-           Abuztuak 18. Lekeitio.

-           Abuztuak 19. Lekeitio – Donibane Lohitzune.

-           Abuztuak 20. Donibane Lohitzune.

-           Abuztuak 21. Donibane Lohitzune.

-           Abuztuak 22. Donibane Lohitzune – Getaria.

-           Abuztuak 23. Getaria.

-           Abuztuak 24. Getaria – Donostia.

-           Abuztuak 25. Donostia.

-           Abuztuak 26. Donostia – Hondarribia.

-           Abuztuak 27. Hondarribia.

-           Abuztuak 28. Hondarribia.

-           Abuztuak 29. Hondarribia – Mutriku.

-           Abuztuak 30. Mutriku.

-           Abuztuak 31. Mutriku – Bermeo.

-           Irailak 1. Bermeo.

-           Irailak 2. Bermeo – Santurtzi.

 

La Rochelle. Grand Pavois. (9/23 – 10/4).

Saltillo eskola-ontziak 10 urte baino gehiago daramatza La Rochelleko “Grand Pavois” itsas-erakusketan parte hartzen. http://www.grand-pavois.com. 2016ko edizio honetan, ontzia Grand Pavoisen azoka-barrutiaren barruan porturatuta egongo da, “Les Minimes” portuan. Grand Pavoisen antolatzaileek VIP gune gisa erabiliko du telebistan pertsona ospetsuak elkarrizketatzeko. Horri esker euskal portuak sustatu nahi dituzte. Tripulazioa ontzian “biziko da” azoka-barrutiaren barruan. Dutxak eta komunak edukiko dituzte, eta barrutira egunez eta gauez sartzeko aukera izango dute.

 

 

 

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Mikel Lejarza,