Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Eusko Label recibe el ‘Cucharón del Arenal’ en reconocimiento a su labor en favor de los productos locales y la calidad

2016.eko abuztuak 17
  • Bittor Orozek, Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordeak, jaso du Bilboko Konpartsek eta Makilaren Kofradiak emandako sari hori.
  • “Saria hiri inguruko munduak gure lehen sektoreak eta landatar eta itsasertzeko gure inguruneak egiten duten lanarekiko egindako aitorpen handia da. Euskadiko ekonomia, gizarte eta kultura mailako eredua hobetzeko elkarrekin lan egin behar duten bi munduren arteko konexioan beste urrats bat da” aipatu du Oroz sailburuordeak.

Gaur goizean, Bilboko Erribera Merkatuan banatu dute “Arenaleko Koilara Handia” saria. Hirugarren edizio honetan, Eusko Label markak jaso du aitorpen gastronomiko hori. Bilboko Konpartsek eta Makilaren Kofradiak Euskadiko kalitatearen ziurtagiriari eman diote saria “duela mende laurden batetik baino gehiagotik, tokikoa, gertukoa eta kalitatezkoa denaren aldeko apustua eginda, gure mahaietara produktu onenak iristen lagundu duelako”.

Eusko Jaurlaritzako Nekazaritzako, Arrantzako eta Elikagai Politikako sailburuordea, Bittor Oroz, izan da “sektore osoaren izenean” saria jasotzearen arduraduna. Orozek aipatu duenez, “saria hiri inguruko munduak gure lehen sektoreak eta landatar eta itsasertzeko gure inguruneak egiten duten lanarekiko egindako aitorpen handia da. Euskadiko ekonomia, gizarte eta kultura mailako eredua hobetzeko elkarrekin lan egin behar duten bi munduen arteko konexioan beste urrats bat da”.

Filosofia hori bat dator Nirea programaren balioekin; ekimen publiko-pribatu horrek lehen sektoreak Euskadiren garapenean duen garrantziaren inguruko sentsibilizazioa sortu eta balioa eman nahi dio. Bilboko Konpartsak eta Makilaren Kofradia dira partekatutako eraikuntza horren alde lan egiteko Nirea akordioarekin bat egin duten erakunde edo elkarteetako bi.

Saria banatzeko ekitaldia bi elkarte horiek Bilboko Aste Nagusian egiten duten txapelketa gastronomikoa aurkezteko prentsaurrekoan egin dute. Txapelketa horrek sei eguneko iraupena izaten du eta Arrain Fish Festival izenekoa biltzen du (lau egunez, plateretako protagonista arraina izaten da).

Jatorria eta kalitatea bermatzen dituen K

Eusko Label markaren ikur grafikoa K letra da eta duela 27 urtetatik, Euskadin ekoitzitako, eraldatutako eta/edo prestatutako nekazaritzako elikagaiak identifikatzen eta bereizten ditu. Horien kalitateak, espezifikotasunak edo berezitasunak betez besteko orokorra gainditzen du. Haren helburu nagusiak dira kontsumitzaileari eskakizun handiko kalitate maila bermatzea, produktuen jatorria eta benetakotasuna identifikatzea eta ekoizleen lana defendatzea.

Gaur egun, Eusko Label bereizgarria duten 16 produktu daude:

  • Euskal okela.
  • Euskal baserriko arrautza.
  • Euskal baserriko oilaskoa.
  • Euskal esne bildotsa.
  • Hegaluzea eta hegalaburra.
  • Euskal esnea.
  • Eztia.
  • Arabako patata.
  • Gernikako piperra.
  • Ibarrako piperrak.
  • Euskal tomatea.
  • Euskal babarrunak.
  • Euskal letxuga.
  • Euskal sagardoa.
  • Oliba olioa birjina estra.
  • Baserriko txerria.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)