Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Autobus zerbitzuan aldaketak Donostian Aste Nagusia dela eta

2016-08-12

Donostian Aste Nagusia ospatuko denez, abuztuaren 13tik 20ra aldaketak egongo dira autobus zerbitzuan.

Aste Nagusiko egun guztietan, zerbitzu guztietan, Donostiako sarrerak ohiko ibilbidea egingo dute. Irteeretan Askatasun Etorbideko ohiko Geldialdia egingo da, gaueko 21:30etik aurrera izan ezik, geraleku hori Zubieta 22 Kalera eramango da.

UK09 – UK10  ZUMAIA–DONOSTIA

Abuztuaren 13tik 20ra (biak barne)

Sarrerak Donostiara.

Zerbitzu guztiak ohiko ibilbidea egingo dute.

Irteerak Donostiatik.

Gaueko 21:30etik aurrera burualdeko geldialdia Autobusen Geltokian egingo dute, eta Mundaiz Zubitik irtengo dira eta Parke kaletik Easo kalera eta Zubieta kalera sartu eta hor 22. zenbakian geldialdia burutuko dute eta ohiko ibilbidearekin jarraitu.  

UK49G ZUMAIA – DONOSTIA (GAUA)

Sarrerak Donostiara.

Antso Jakituna geralekua behin eginda, Easo kaletik jarraituko dute Zubieta kalea 22an kokatuta dagoen geralekura eta ohiko ibilbidearekin jarraitu.

Irteerak Donostiatik.

Zubieta 22 kalean burualdea burutuko dute eta ohiko ibilbidetik jarraituko dute.

UK11 ZUMAIA–DONOSTIA AP-8 Oriotik

Sarrerak Donostiara

21:00etako Zumaia-Donostia AP-8 Oriotik zerbitzua,  (16tik 19ra) Ospitaleetatik Antso Jakitunera, geralekua eta bertatik, Bizkaia pasealekutik, Autobusen Geltokira

Irteerak Donostiatik

22:05eko Donostia-Zumaia AP-8 Oriotik (16tik  19ra), irteera Autobusen Geltokitik , Jose Antonio Agirre Zubitik PIO XIIra, bertatik Ospitalera joateko, ohiko ibilbidearekin jarraitzeko. 

Antso Jakituneko geltokia bertan behera gelditzen da.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakia, www.euskotren.eus webgunea eta @euskotrenEJGV twitter gunea erabili ditzakete. 

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko