Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
qrcode

533 plaza atzerrian hizkuntza ikastaroak burutzeko, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat

2016-08-09

Ingeles, frantses edo aleman ikastaroak izango dira 

Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailak atzerrian ingelesa, frantsesa edo alemana ikasi nahi duten ikasleentzat 533 egonaldi antolatuko ditu 2017ko udarako, Erresuma Batuan, Irlandan, Frantzian edo Alemanian. Derrigorrezko Bigarren Hezkuntzako (DBH) 3. eta 4. mailetako eta Batxilergoko ikasleentzat dira ikastarook. Izena emateko epea datorren urrian irekiko da, deialdia EHAAn argitaratu ostean. Eusko Jaurlaritzak 847.038 euro bideratu ditu ikastaro hauek antolatzeko.

533 plaza horietako bat eskuratu nahi duten ikasleek bete beharreko baldintzak, honako hauek dira: aukeratutako hizkuntzan edo hizkuntzetan gutxienik 7 puntuko nota eskuratu izana aurreko ikasturtean, eta gainera, aurreko ikasturteko bataz besteko nota eta hautatutako hizkuntzan jasotako notaren arteko batuketan 16 puntu edo gehiago lortu izana. Bestetik, ikasleak eskatzen duen plazari dagokion hizkuntza ikasia izan behar du aurreko bi ikasturteetan. Gainera, ikasleak 2017an gehienez ere 19 urte bete ahal izango ditu.

Plaza bakoitzak, ondorengo gastuak hartzen ditu barnean: joan-etorriko bidaia Euskadiko hiru hiriburuetatik ikasleak egonaldia egingo duen herrialderaino, bidaia-asegurua, hizkuntza-ikastaroaren matrikula eta eskola-materiala, ostatua, mantenua eta ikastaroa emango den zentrorako hiri-garraioa.

Plazen banaketa egiterakoan, kontuan izan dira bai ikaslearen hezkuntza-maila, eta baita familiaren egoera ekonomikoa ere. Ondorioz, honela banatu dira 533 plaza horiek, lau herrialdeetan:

 


Herrialdea eta hizkuntza

1. tartea

2. tartea

Plazak, guztira

DBH

Batx.

DBH

Batx.

1. Ingelesa Irlandan

70

83

20

25

198

2. Ingelesa Erresuma Batuan

88

107

32

38

265

3. Frantsesa Frantzian

30

20

50

4. Alemana Alemanian

10

10

20

Plazak, guztira

388

145

533

 

Plazaren bat egokitu zaien ikasleentzat, ezinbestekoa izango da dagokion ordainketa egitea. Lehen tartean daudenek, 170 euro ordaindu beharko dituzte, eta bigarren tartekoek 680 euro. Lehen tartean sartzen dira aurreko ikasturtean ikasketa-beka jaso zuten ikasleak. Bigarren tartean aldiz, aurreko ikasturtean bekarik jaso ez zutenak.

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @lanbideejgv
    2016-08-16

    Comentario de Twitter:
    533 plaza atzerrian hizkuntza ikastaroak burutzeko, DBH eta Batxilergoko ikasleentzat https://t.co/oE8YXvC9Hx

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan