Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Maialen Chourrauten urrea Rioko Joko Olinpikoetan

2016.eko abuztuak 12

GOT Rio 2016 ekimeneko blogari gazteak euskal kirolariaren lorpenaren lekuko zuzen izan dira, eta halaxe ari dira kontatzen sare sozialetan

Urrea Maialen Chourraut euskal piraguistaren paparrean zintzilik da dagoeneko. Bakarka emakumezko euskal kirolari batek lortu duen lehen urrezko domina hau, urte askoko lanaren eta ahaleginaren emaitza da, eta Maialen Chourrauten bereren harrotasunerako ez ezik, euskal kirola osatzen duen familia guztiaren pozerako ere bada. Chorrautek ur lasterretan behera egindako jaitsiera ikusgarria, emozioz eta zirraraz beteriko arratsalde ahaztezin bihurtu zen euskal kirolarentzat; Chourrauten ametsa, “guztion amets” bihurtu da, BAT Basque Team-ek Rioko Olinpiar Jokoetara eraman duen lelo ezin egokiagoak argi azaltzen duen moduan.

Eusko Jaurlaritzak zorionak eta eskerrik beroenak eman nahi dizkio Maialen Chourrauti, islatzen dituen balore positiboengatik, gainditzearen eredu izateagatik, eta ametsak ekinez lortzen direla erakusteagatik. Eskerrak, era berean, Rion parte hartu duten eta lehian jarraitzen duten euskal kirolari guztiei ere, Joko Olinpikoetan Euskadi-Basque Country taldea izateagatik, lortu dituzten diplomengatik, eta oraindik etor daitezkeen emaitza bikainengatik.

GOT Rio 2016 ekimeneko blogariak, urrearen lekuko

Gazteaukera atariak eta BAT Basque Teamek elkarlanean antolaturiko GOT Rio 2016 ekimenaren bidez Rion blogari lanetan aritzeko txartela lortu duten lau gazteak gogotsu lanean ari dira lanean Joko Olinpikoetan, eta Maialen Chourrautek lorturiko urrearen lekuko zuzen izan ziren. Blogari gazteek lorpen horretaz egindako kontakizuna eta bizitako zirrara, argazkiz osatua, Gazteaukera blogean da dagoeneko:

http://gazteaukera.blog.euskadi.eus/2016/08/maialen-chourraut-urrezko-domina/

Maialen Chourrauten familiarekin elkarrizketa Rion, domina eskuratu ondoren:

https://www.youtube.com/watch?v=UmT8Jd7BWfc

 

GOT Rio 2016 sare sozialetan:

Gazteaukera bloga    http://www.gazteaukera.euskadi.eus/joku-olinpikoak/got-rio-2016/

Instagram:     https://www.instagram.com/got_rio2016/

Flickr             https://www.flickr.com/photos/gazteaukera/albums/72157664259724119

Twitter.          https://twitter.com/gazteaukera

Facebook      https://www.facebook.com/Gazteaukera

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)