Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotrenek Donostiako Aste Nagusian zehar trenen zerbitzua indartuko du

2016.eko abuztuak 12

Euskotrenek Donostiako Aste Nagusian zehar Lasarte-Donostia-Hendaia (Topoa) eta Zumaia-Donostia (Kosta) lineatan ohiko zerbitzua osatuko duten trenen zerbitzu berezia eskainiko du. Horren helburua herri hurbiletako biztanleek jaiak lasaiago goza dezaten da. Zerbitzu berezia abuztuaren 13tik 20ra bitartean izango da, biak barne, eta bertan gauero trenak sartuko dira.

Tren berezien ezaugarriak ondorengo hauek dira:

LASARTE ORIA-AMARA-HENDAIA:

Goizez zerbitzua ohikoa izango da eta arratsaldez 15 eta 30 minutu arteko maiztasunak ezartzen dira ordutegi tartearen eta ibilbidearen arabera.

Amara-Irun tartean ia arratsalde osoan zehar zerbitzua 15 minuturik behin izango da. Halere, 21:15etik 23:30era arte Amara-Hendaia tartean zerbitzurik ez da egongo egun horietarako Euskotrenen deitutako greba dela eta.

Arrazoi hori dela eta, 22:03tik, azken trena irtengo den ordua, 00:33ra arte, non tarte horretan zirkulazio berriro hasiko den, Hendaiatik Amarara ere ez da irteerarik egongo.

Greba deialdiak Su Artifizialen ondorengo zerbitzuari ez dio eragingo. Hori dela eta, gau guztietan Amaratik Lasartera (23:43tik goizaldera) eta Hendaiara (23:30etik goizaldera arte) zenbait tren ibiliko dira. Ondorengo egunetako gauetan zerbitzu gehigarri berezia egongo da: 13an, 14an, 15ean eta 20an, izan ere egun hauetan jende gehien aurreikusten da.

ZUMAIA-DONOSTIA ARTEAN:

  • Zumaia-Donostia: egun guztietan, Zumaiatik 21:30ean irtengo den tren berezi batek zirkulatuko du. Horrez gain, ondorengo orduetan egunero gaueko trenak: 0:00, 2:30, 3:30, 4:30 eta 6:30ean. Hilaren 13an, 14an, 19an eta 20an 1:00ean eta 5:30ean trenen zerbitzu gehigarria. Halaber abuztuaren 15ean, 16an, 17an eta 18an 6:00etan irteera bat egongo da.
  • Donostia-Zumaia: 23:20an eta 23:50etik aurrera orduro 5:50era arte gaueko trenen zirkulazioa.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek 902 543 210 telefono zenbakira dei dezakete. Horrez gain, informazioa jaso dezakete geltokietan eta geralekuetan, eta baita, www.euskotren.eus webgunean eta @euskotrenEJGV twitter gunean ere. 

 

Igorpen data: ostirala, 2016ko abuztuaren 12a

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko