Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Antso jakituna eta Angulema arteko Gasteizko tranbiaren zirkulazioa hobekuntza lanengatik moztu egingo da

2016-08-08

Abuztuaren 10etik 31ra bitartean, biak barne, Euskotrenek Angulema eta Antso Jakituna arteko tranbia zirkulazioa eten egingo du.

Tranbiaren zirkulazioan etenaldi partzial hau, abuztuaren 10etik 31ra bitartean aurreikusita dagoena, zerbitzua hobetuko duen azpiegituran lan batzuk egiteko beharrezko da.

Onura batzuen artean, behin lanak bukatuta, manifestazio bat dela eta etenaldi partziala burutu behar izanez gero, edo behar den edozein ekitaldi, azken hau Legebiltzarretik egingo da eta ez Antso Jakitunetik orain arte bezala. Horrela, hiritarrentzako eragina murriztu egingo da, izan ere mozketa geraleku batekoa izango da: Angulema-Legebiltzarra.

Geralekuetan igarotze ordutegiak ez du eraginik izango eta udako ohiko maiztasunak izango dira.

Informazio gehiago behar duten erabiltzaileek Euskotrenen 902 543 210 telefono zenbakia erabil dezakete. Geltokietan eta geralekuetan ere jaso dezakete informazioa, eta baita www.euskotren.eus webgunean eta twitterreko @euskotrenEJGV tokian ere.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko