Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak hamahiru udalekin hitzarmena sinatu du datuak online trukatu ahal izateko

2016.eko abuztuak 08
  • Honako hauek dira: Legorreta, Alegia, Bidania-Goiatz, Berrobi, Legazpi, Abaltzisketa, Urretxu, Arrasate, Zegama, Itsasondo, Bergara, Arama eta Aia.
  • Sinatutako hitzarmenei esker, herritarrek errazago egingo dituzte izapideak eta administrazio-prozedurak.
  • Erakundeek kostuetan eta espazioan aurreztuko dute.
  • Hitzarmenak lau urteko indarraldia izango du, eta ez du kontraprestazio ekonomikorik edukiko.

Eusko Jaurlaritzak Legorreta, Alegia, Bidania-Goiatz, Berrobi, Legazpi, Abaltzisketa, Urretxu, Arrasate, Zegama, Itsasondo, Bergara, Arama eta Aiako udalekin lankidetza-hitzarmena sinatu du, informazio, administrazio eta kudeaketa elektronikoko zerbitzuak elkarri eskaintzeko.

Erakundeek elkarreragingarritasuna hobetzeko lineako zerbitzuak eskaintzeko konpromisoa hartu dute; hau da, informazioa, datuak eta zerbitzu elektronikoak partekatuko dituzte.

Erabiliko den Elkarreragingarritasun Sistemari esker, paperezko ziurtagirien eta gainerako agirien ordez datu-transmisio elektronikoak erabiliko dira, partekatutako informazioaren benetakotasun, osotasun, isilekotasun, eskuragarritasun eta kontserbazio baldintzak bermatuta.

Hala, sendoagoa izango da Eusko Jaurlaritzak Legorreta, Alegia, Bidania-Goiatz, Berrobi, Legazpi, Abaltzisketa, Urretxu, Arrasate, Zegama, Itsasondo, Bergara, Arama eta Aiako udalekin duen lankidetza, informazio trukerako sistema eratuko baita; ondorioz, herritarrei datu-ziurtapenak eskatu beharrik izan gabe egingo dira izapide administratiboak. Beraz, herritarrek dagoeneko Administrazio Publikoen esku dauden datuak eta agiriak ez emateko daukaten eskubidea bermatuko dugu.

Hitzarmen honen bidez, Eusko Jaurlaritzak, Legorreta, Alegia, Bidania-Goiatz, Berrobi, Legazpi, Abaltzisketa, Urretxu, Arrasate, Zegama, Itsasondo, Bergara, Arama eta Aiako udalek urrats bat gehiago eman dute Herritarrak Zerbitzu Publikoetara Sarbide Elektronikoa izateari buruzko 11/2007 Legea betetzeko. Horren arabera, administrazio publiko guztiek haiekin harremanetan jartzeko bide elektronikoak erabili ahal izatea bermatu eta beren artean informazioa trukatu behar dute, herritarrek izapide administratiboak errazago egin ditzaten.

Lankidetza-hitzarmenak lau urteko iraunaldia du, urtez urte luza daiteke modu automatikoan, gehienez ere hamabost urtez, eta ez du koste ekonomikorik izango aldeentzat.

HERRITARRENTZAKO ONURAK

  • Herritarrei eskainitako zerbitzua hobetzea. Administrazioen arteko lankidetzari esker.
  • Administrazioen sistemen artean informazioa trukatzea. Asmoa da herritarrak ez daitezela ibili erakunde batetik bestera, batek jaulkitako agiriak bestean aurkeztu behar dituztelako edo erakunde bat baino gehiagoren aurrean eskaerak nahiz idatziak izapidetu behar dituztelako.
  • Izapide eta prozedura administratiboak sinplifikatzea. Izapide administratiboetan edo ziurtagiriak eskatzerakoan aurkeztu beharreko agiri-kopurua murriztuko da.
  • Gardentasuna eta erraztasuna. Herritarrek ez dute jakin beharko administrazioek eskainitako zerbitzuen atzean datzan barruko tramitazioa; izan ere, orain arte, batzuetan ezinbestekoa zen hori ezagutzea zenbait izapide egiteko.

ADMINISTRAZIOENTZAKO ONURAK

  • Eraginkortasuna hobetzea. Jardunbide administratiboaren eraginkortasuna areagotuko da lankidetzaren eta kooperazioaren bidez.
  • Aurrezkia kostuetan eta egoitzetan. Paperaren ordez agiri elektronikoak erabilita, paperezko agiriak jaulkitzeagatiko kostuak murriztuko dira, baita agiriok biltegiratzera bideratutako beharrezko espazioa ere, eta inguru giroa zainduko dugu.
  • Lan-zama arintzea. Truke elektronikoaren bidez datu-zama arintzen da hartzailearen kudeaketa-sistemetan.
  • Informazioaren kalitatea hobetzea. Hartzaileen kudeaketa‑sistemen informazio-zaman gerta daitezkeen akatsak ezabatzen ditu, zama hori bera automatizatu egin baitaiteke.

Eusko Jaurlaritzaren ustean, beharrezkoa da administrazio elektronikoa azkar eta modu eraginkorrean garatzea, herritarren eta administrazioen arteko harreman elektronikoak ahalbidetzeko.

BESTE ERAKUNDE BATZUEKIN SINATUTAKO HITZARMENA

Legorreta, Alegia, Bidania-Goiatz, Berrobi, Legazpi, Abaltzisketa, Urretxu, Arrasate, Zegama, Itsasondo, Bergara, Arama eta Aiako udalekin ez ezik ez ezik, Eusko Jaurlaritzak hitzarmena hiru Foru Aldundiekin, hiru hiriburuetako udalekin ere sinatu du, Bilbo, Donostia eta Vitoria-Gasteiz, eta Irun, Barakaldo, Bermeo, Getxo, Basauri, Ermua, Beasain, Andoain, Tolosa, Mendaro, Azkoitia, Aretxabaleta, Lasarte-Oria, Ataun, Errenteria, Lezo, Astigarraga Albiztur, Anoeta Pasaia eta Amezketako udalekin eta Txorierriko Mankomunitatearekin ere bai. 

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @nmelg
    2016.eko abuztuak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: El Gobierno vasco ha firmado un convenio con trece ayuntamientos vascos para el intercambio online de datos https://t.co/jRbr

  • @gananzia
    2016.eko abuztuak 09

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno vasco ha firmado un convenio con trece ayuntamientos vascos para el intercambio online de datos https://t.co/jRbrGHvMEw

  • @PNV_Indautxu
    2016.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus ha firmado un convenio con trece ayuntamientos vascos para el intercambio online de datos https://t.co/mwnWeWuBwo @…

  • @jbikandi
    2016.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @jerkoreka: @Gob_eus k hamahiru udalekin hitzarmena sinatu du datuak online trukatu ahal izateko https://t.co/kdWxpbqQ6c @jbikandi

  • @jerkoreka
    2016.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus ha firmado un convenio con trece ayuntamientos vascos para el intercambio online de datos https://t.co/mwnWeWuBwo @jbikandi

  • @jerkoreka
    2016.eko abuztuak 08

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus k hamahiru udalekin hitzarmena sinatu du datuak online trukatu ahal izateko https://t.co/kdWxpbqQ6c @jbikandi

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)