
Arrantzaren arloko emakumeen balioa plazaratzea lortu duela adierazi du Pilar Unzaluk
Sailburuak, Arrantzaren Arloko Emakumeen Espainiako Sarearen lehen biltzarraren itxiera ekitaldian, bigarren edizioa Andaluzian egingo dela plazaratu du
Donostia-San Sebastián, urriak 8.- Ingurumen, Lurralde Plangintza, Nekazaritza eta Arrantza saileko sailburuak azpimarratu nahi izan du gaur Arrantza Arloko Emakumeen Espainiako Sarearen lehendabiziko kongresuak lortutako “arrakasta”, batez ere, “finkatu genuen helburu nagusia lortu dugulako, alegia, arrantza arloko emakumeek egiten duten lanaren garantziaren mezua gizarteari helaraztea”.
Pilar Unzaluk gaur itxi du Donostian egin den lehen kongresua eta jarraikortasuna eman asmoz, kongresu horren bigarren edizioa datorren urtean Andaluzian egingo dela adierazi du.
Euskal Gobernuko sailburuaren esanetan, behin kongresu honek izan duen “zabalkunde” helburuak lorturik, “indarrak gehitu beharra ditugu emakume horien lana duintzeko eta egindako lanaren aitortza profesionala lortzeko”.
Era berean, horrelako topaketak eta esperientzia trukaketak egitearen beharra azpimarratu du, zeinetan Europako, Latinoamerikako eta beste erkidegoetako emakumeek euren bizipenak, egoera, lana egiteko moduak eta bestelakoak azaldu dituzten. Beti izango da egokitu eta txertatu daitezkeen esperientziak ezagutzeko aukera bai sektore horretan baita bestelako sektoretako emakume taldetan ere.
Pilar Unzalu, gainera, oso sineskor agertu da, “arrantza sektorean emakumeak protagonismo handiagoa hartzera iritsiko direla uste dut eta lankidetza, formazioa, azpiegitura hobekuntza eta kudeaketaren eta antolaketaren berrikuntzatik indar berri bat emango diola zinez sinesten dut”.