Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Ekonomiaren Garapeneko sailburuak Euskadiko olatuen lehen sorkuntza-gailuaren fabrikazioa bisitatu du

2016.eko abuztuak 04

Oceantec euskal konpainiak diseinatutako prototipoa Navacelen instalazioetan mihiztatzen da, Erandion, eta Energiaren Euskal Erakundearen sustapena du. 

  • Eskalazko gailu hori udazkenean probatuko dute, Bimep saiakuntza-zentroan. Bimep itsaso irekian dago, Armintzako kostaldearen aurrean. 
  • Euskal Autonomia Erkidegoak ezagutza-ardatz izan nahi du olatuen energiari dagokionez, eta arlo honetako industria-sektore berri bat sortu. 
  • Euskal Autonomia Erkidegoaren 2030erako Energia Estrategiak iturri berriztagarrien bidezko energia-hornikuntza % 19ra irits dadin nahi du, eta kontsumitutako energia guztiaren % 21 iturri berekoa izatea. 

Erandio, 2016ko abuztuaren 4a – Euskal Autonomia Erkidegoan diseinatutako lehen olatuen energia-kaptadorea Navacelen instalazioetan ari dira egiten, Erandion. Garapen horrek Energiaren Euskal Erakundearen babesa du. Funtzionamendu-probak irailean hasiko dira, Bimep itsasoko saiakuntza-zentroan. 

Arantxa Tapia Eusko Jaurlaritzaren Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak gaur goizean bisitatu ditu Navacel enpresaren instalazioak. Bertan, duela aste batzuk, Euskal Autonomia Erkidegoan diseinatutako eta egindako lehen olatuen energia-kaptadorea egiten ari dira. Prototipo hori Energiaren Euskal Erakundeak sustatzen eta Oceantec Energyk garatzen du. Azken euskal enpresa horretan Iberdrolak eta Tecnaliak parte hartzen dute, eta itsasoko energia elektrikoa garatzea du helburu. 

Bisitan honako hauek ere izan dira: Javier Zarraonandia, Industriako sailburuordea; Pilar Urrutikoetxea, Energiaren Euskal Erakundeko zuzendari nagusia; Emilio Celorio, Navaceleko presidentea; eta Oceanteceko arduradun nagusia. 

Energia-kaptadorea

Euskal teknologia duen olatuen kaptadoreak altzairuzko hiru zati ditu. Zati horiek Navacelen mihiztatzen direnean, buia bertikal baten forma izango dute. Hor joango da ekipamendu mekanikoa eta elektrikoa, olatuen mugimenduaren bidez energia sortuko duena. 

MARMOK A-5 izenekoa, potentzia txikiko gailua da. 42 metro luze ditu eta 5 metroko diametroa. 80 tonako pisua du. Gailuak sorkuntza-sistema bat du. Sistema hori goiko aldean dauden bi turbinak osatzen dute, 30 kWko potentzia izendatutakoak. Oceantecek itsasoan probatuko duen lehen gailua da, ondoren merkaturatu aurreko fasera igarotzeko. Horretarako potentzia handiko instalazio bat egingo da. Itsasoan murgilduta ia erabat, buru flotatzailea izan ezik, energia sortuko du OWC (ur-zutabe oszilatzailea) izeneko teknologia baten bidez. Teknologia hori bera da Mutrikuko olatuen instalazioan (bertako portuko dikean kokatua) energia sortzen duena, baina oraingoa buia formako gailu batean, itsaso irekian erabiltzeko egokitua, olatuen energiaz baliatzeko. Sorkuntza elektrikoa buiaren erdiko egituraren barnean ur-zutabe bat sortzean hasten da. Olatuen erritmorik gabeko mugimenduaren bidez pistoi-lana egiten du, goiko aldean dagoen aire-ganbera bat konprimituz eta deskonprimituz. Airea gorantz botatzen da. Beti norabide berean biratzen diren turbina bat edo batzuk aire horretaz baliatzen dira, eta haren (edo haien) biraketarekin energia sortzen duen elektrizitate-sorgailu bat aktibatzen du (dute). 

Garrantzi handieneko osagaietako bat Oceanicek bereziki kaptadore honetarako garatutako turbina izango da. 2016ko udaberrian zehar, Mutrikuko energia-instalazioan testatu dute. Itsasoan abian jarri aurreko urratsa izan da. Lehorrean egindako proba batzuek errendimenduaren eta sorkuntzaren inguruko balio handiko datuak lortzeko aukera eman dute, bere azken kokapenean, itsasoko buian abian jartzeko. 

Itsasoan egindako probak uda igarotakoan egingo dira,urtebetez, Bimepen. Bimep Armintzan dagoen saiakuntzarako azpiegitura bat da. Itsas trafikoari mugatutako eremu bat du, eta itsaspeko kableak, sortutako elektrizitatea banaketa-sare nagusira bidaltzeko. 

Energia Estrategia

Energia berriztagarrien eta arlo horretan produkzio-sektore berriak sortzearen aldeko apustua Eusko Jaurlaritzak 2030. urteari begirako Energia Estrategiaren (duela gutxi onartua) oinarri bat dira. Euskal Autonomia Erkidegoak etorkizuneko energia-erronkez baliatu nahi du, horniketa gero eta garbiago eta jasangarriago batekin batera ezagutza-ardatz berriak, aberastasuna eta hazteko aukera handia duten sektoreetan industria sortzen lagun dezaten. Itsasoak ahalmen handia du. Beraz, hari buruzko ezagutza nahitaezkoa izango da sektore hasiberri honen buruan kokatzeko. 

Energia-kontsumoa optimizatzeko gizarte- eta ekonomia-egituren garapenari begira, energia berriztagarriek garrantzi handiagoa izango dutela aurreikusten da. Helburua da Euskal Autonomia Erkidegoan kontsumitzen den energia elektrikoaren % 19, 2030. urterako, iturri berriztagarrietakoa izatea, eta eskatzen den energia guztiaren % 21 ere iturri berekoa izatea. 

12 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @euroberri
    2016.eko abuztuak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Fabricación del primer dispositivo de generación de las olas de Euskadi https://t.co/7Fs4ZWMPEI https://t.co/etL4MTNtc2

  • @mikel_uriguen
    2016.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Fabricación del primer dispositivo de generación de las olas de Euskadi https://t.co/7Fs4ZWMPEI https://t.co/etL4MTNtc2

  • @ConsejeroD7
    2016.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Fabricación del primer dispositivo de generación de las olas de Euskadi https://t.co/7Fs4ZWMPEI https://t.co/etL4MTNtc2

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Fabricación del primer dispositivo de generación de las olas de Euskadi https://t.co/7Fs4ZWMPEI https://t.co/etL4MTNtc2

  • @aingeruaizpurua
    2016.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Fabricación del primer dispositivo de generación de las olas de Euskadi https://t.co/7Fs4ZWMPEI https://t.co/etL4MTNtc2

  • @jonbasterra
    2016.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Fabricación del primer dispositivo de generación de las olas de Euskadi https://t.co/7Fs4ZWMPEI https://t.co/etL4MTNtc2

  • @AlexrAlexander
    2016.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Fabricación del primer dispositivo de generación de las olas de Euskadi https://t.co/7Fs4ZWMPEI https://t.co/etL4MTNtc2

  • @IzaskunBilbaoB
    2016.eko abuztuak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Fabricación del primer dispositivo de generación de las olas de Euskadi https://t.co/7Fs4ZWMPEI https://t.co/etL4MTNtc2

  • @mirenarantza
    2016.eko abuztuak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Fabricación del primer dispositivo de generación de las olas de Euskadi https://t.co/7Fs4ZWMPEI https://t.co/etL4MTNtc2

  • @JavierZarraona1
    2016.eko abuztuak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Fabricación del primer dispositivo de generación de las olas de Euskadi https://t.co/7Fs4ZWMPEI https://t.co/etL4MTNtc2

  • @psasigain
    2016.eko abuztuak 04

    Comentario de Twitter:
    RT @arantxa_tapia: Fabricación del primer dispositivo de generación de las olas de Euskadi https://t.co/7Fs4ZWMPEI https://t.co/etL4MTNtc2

  • @arantxa_tapia
    2016.eko abuztuak 04

    Comentario de Twitter:
    Fabricación del primer dispositivo de generación de las olas de Euskadi https://t.co/7Fs4ZWMPEI https://t.co/etL4MTNtc2

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Emilio Celorio, Navaceleko presidentea