Berriak Ekonomiaren Garapena eta Lehiakortasuna
Eu

Ecommerce programak Euskadiko 800 saltoki txikiri online saltzen laguntzen die

2016.eko abuztuak 03

-      Milioi bat euro bideratu da ekimen honetara

-      Aurten, esate baterako, 800 saltoki baino gehiago ari ziren online saltzen “Ecommerce" laguntza-programaren babesean

-      Euskadin txikizkako 25.500 saltoki daude, eta horien % 12,5ek online saltzen dute

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasun Sailak, SPRIren bidez, Euskadiko txikizkako 800 saltokiri lagunduko die online salmenta antolatzen 2016an.  Jaurlaritzak milioi bat euro izendatu ditu saltokiek zerbitzu pertsonalizatua, doakoa, neutroa eta profesionala jaso ahal izateko aholkularitzaren eta ezarpen teknologikoaren arloan, Euskadiko txikizkako merkataritzan online salmenta bultzatu ahal izan dezaten.

Aurtengo lehenengo hilabeteetan 400 online saltoki ezarri dira dagoeneko, eta espero da 2016 amaitzerako 800 saltoki txiki izatea soluzio digital honekin online merkatuan lehiatzen.

SPRIk Ecommerce programaren bidez gauzatzen du jarduera hau, eta saltokiei eskaintzen zaie, eskaera egiten duen dendaren profil teknologikoaren arabera, merkataritza elektronikoaren esparruan dauden lau mailetako edozeini heltzeko aukera.  

Maila definitzen da Ecommerce programaren laguntza eskatzen duen saltokiaren diagnostikoa eginda. Eskatzaile bakoitzak online ingurunean dituen helburuak identifikatzen dira eta bakoitzari ongien egokitzen zaizkion zerbitzuak esleitzen  dira. Zerbitzu hauek lau multzotan biltzen dira: Ecommerce ezarpena, Ecommerce optimizazioa, Sare sozialetan salmenta eta Kanpoko webetan salmenta.

“Ecommerce ezarpena” packa online presentzia duten baina e-commerce ez duten saltokiei zuzenduta dago. Izena emanda dauden txikizkako saltokien % 40k une hauetan online saltoki bat dute Merkataritza Elektronikoaren programari esker.  

Bigarren proposamena, “Ecommerce optimizazioa”, alegia, e-commerce ezarrita duten baina online salmentak sustatzeko hobekuntzak egin beharrean daudenei zuzenduta dago. Izena emanda dauden saltokien % 4k egin dituzte hobekuntzak, besteak beste, posizionamendu organikoan eta erabilgarritasunean.

“Sare sozialetan salmentak” da eskaintzen den hirugarren aukera edo planteamendua. Izena emanda dauden eta e-commerce soziala ezartzeko profil sozial nabarmendua duten saltokien % 48, hau da, gehienak, izan dira salmentak sare sozialen bidez egiteko proposamenaren onuradunak.  Proposamen honi esker online egin daitezke salmentak nork bere saltokia sortu beharrik izan gabe.    

Eta, azkenik, kanpoko weben bidez saltzeko moduko produktuak dituzten saltokiei zuzendutako laguntzen packa dago. Multzo honetan sartzen dira plataforma kolektiboak, saltoki handi espezializatuak eta salmenta bertikaleko plataformak, eta halakoak izan dira arrisku handirik hartu gabe merkatu elektroniko berrietan sartzeko aukeraz baliatu direnak. Izena eman duten saltokien % 8k heldu dio bide honi.

Merkataritza elektronikoak gorantz jarraitzen du 2016an

Euskadin txikizkako 25.535 saltoki daude, eta, Ikusmer-Merktaritzaren Behatokiaren datuen arabera, % 12,5ek saltzen dituzte bere produktuak Internet bidez, eta salmenta gehienak, % 90, alegia, euren weben bidez egiten dituzte.

Sektoreei dagokienez, moda saltzen duten dendak eta etxeko osagarriekin zerikusia dutenak dira aktiboenak e-commercean, nahiz eta ez diren % 17ra iristen modaren kasuan eta % 13ra etxeko osagarrien kasuan.

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @aidaunaxian
    2016.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @IkaslanBizkaia: El programa Ecommerce ayuda a vender on line a 800 pequeños comercios de Euskadi https://t.co/5PnOkxZUre

  • @Inguralde
    2016.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    El programa Ecommerce ayuda a vender on line a 800 pequeños comercios de Euskadi https://t.co/zCKSVV5Ibd

  • @Inguralde
    2016.eko irailak 26

    Comentario de Twitter:
    Ecommerce programak Euskadiko 800 saltoki txikiri online saltzen laguntzen die https://t.co/HgWrJVw6og

  • @nmelg
    2016.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @gananzia: El programa Ecommerce ayuda a vender on line a 800 pequeños comercios de Euskadi https://t.co/N9sZNekWUh

  • @gananzia
    2016.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    El programa Ecommerce ayuda a vender on line a 800 pequeños comercios de Euskadi https://t.co/N9sZNekWUh

  • @lanbideejgv
    2016.eko abuztuak 03

    Comentario de Twitter:
    El programa Ecommerce ayuda a vender on line a 800 pequeños comercios de Euskadi https://t.co/g8VmkmashT

  • @manycomics
    2016.eko abuztuak 03

    Comentario de Twitter:
    El programa Ecommerce ayuda a vender on line a 800 pequeños comercios de Euskadi https://t.co/UAuaYhRPe1

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)