Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Donostiako kaiak EKPk kudeatuko duen erregai hornigailua izango du ostiraletik aurrera

2016.eko abuztuak 03
  • Txartel bidezko Self service-a, eguneko 24 orduan eta urteko egun guztietan irekia

 Abuztuaren 5a ostiraletik aurrera, Donostiako kirol portuko erregai-estazioa martxan egongo da. Orain dela urtebetera arte Repsolek kudeatzen zuen eta bere ordutegia oso urria zen, kirol portuaren erabiltzaileen eta Gipuzkoako hiriburuan iragaitzaz zeuden pertsonen beharrak ase gabe utziaz askotan.

 

Euskadiko Kirol Portua elkartea izango da aurrerantzean A gasolioz eta 95 oktanoko berunik gabeko gasolinaz hornituriko hornigailua kudeatuko duena. “Self-Service” motakoa izango da: kreditu txartel bidez ordainduko da, 24 orduan, urteko egun guztietan.

 

“Nautikaren eta kirol-arrantzaren zaleek eskatzen zuten zerbitzua da, zailtasun handiak baitzituzten erregaiz hornitzeko. Gasolindegia itxita zegoen iazko urritik", adierazi du Edurne Egañak, EKPko zuzendariak.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Edurne Egaña