Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregi: "Urbi-Bengoetxe zatian eginiko lanei esker, ura husteko gaitasuna bikoiztu eta uholde-arriskua murriztu egin da"

2016.eko abuztuak 02
  • Eusko Jaurlaritzak eta URAk Ibaizabal ibaiak Uri-Bengoetxe zatian, Nerbioi ibaiarekin bat egin baino lehen, duen gaitasun hidraulikoa hobetzeko lanak bukatu dituzte
  • Ibaizabal ibaia bideratua izan da, Nerbioi ibaiarekin elkartzen den gunetik Bengoetxeko presa txikiraino. Ura husteko bere gaitasuna 600 m³/s-tik 1200 m³/s-ra pasa da.

 

VG 2016 08 02

Ana Oregik azaldu duenez “Urbi-Bengoetxe zatian eginiko lanei esker, ura husteko gaitasuna bikoiztu eta uholde-arriskua murriztu egin da”. Nerbioi eta Ibaizabal ibaiak bideratzeko proiektuaren bigarren faseko lanak (Urbi-Bengoetxe zatia). URAk azken 20 hilabeteak eman ditu aipatu lanetan.

 

“Bukatu berri diren lan hauen xedea zen Nerbioi eta Ibaizabal ibaiek ur-emari handiko egoeretan azaldu duten gaitasun hidrauliko eskasari erantzutea. Ibilguaren ondoko lurrak -uholde-lautada naturala- partzialki okupatuak izan ziren bere garaian, une hartako hirigintza-beharrei erantzuteko helburuarekin; baina okupazio horrek ez zuen aintzat hartu ibaiek ohiko ur-goraldiko egoeretan galdutako lur horiek eskatzen dituztela. Emaitza: maizko uholdeak inguruan. Eta hori da bideratze-proiektu honek nabarmenki murriztu nahi izan duena", nabarmendu du Oregi Sailburuak.

 

Horretarako, beren elkargunetik gertuko eremuan bi ibaiek duten ura husteko gaitasun hidraulikoa handitzeko lanak gauzatu ditu URAk, urbazterreko erabilera intentsibo horientzat egokiak diren segurtasun-mailak bermatuz honela. Batetik, Ibaizabal ibaia bideratua izan da, Nerbioi ibaiarekin elkartzen duen gunetik Bengoetxeko presa txikiraino; honela, ura husteko bere gaitasuna 600 m³/s-tik 1200 m³/s-ra pasa da.

 

Bridgestoneko (Firestone) zubiaren ordezkatzea.

Firestoneko zubi zaharrak alboko zubi-branketan eta ibilguaren erdian zegoen zutabe batean sostengatzen zen hormigoi armatuko taula bat zuen. Zubi hori 41,10 m-ko luzera duen bao bakarreko beste batekin ordezkatu da.

https://www.youtube.com/watch?v=dKRXdXPHQks

 

Urbiko zubiaren ordezkatzea

Urbiko zubi zaharrak bi zutabe zituen ibilguaren barruan, eta korrontearen noranzkoarekiko desbideratuta gainera; horrek oztopo handia suposatzen duen uraren igarotzerako. Zubi zaharra korrontearen noranzkoarekiko paraleloak diren bi zutabe eta azpil-hagen bidez gauzaturiko hiru bao dituen zubi berri batekin ordezkatu da.

https://www.youtube.com/watch?feature=player_embedded&v=Tz1Lfldgh38

 

Urbiko presa txikiaren eraispena.

Presa txiki berria baxuagoa da; halaber, beste presa txiki bat eraiki da zatiaren amaieran, Bengoetxeko presa txikia eta berehala, ur-jauziak presa txikia bera oinustu ez dezan.

 

Ingurumenaren berriztapena

Ibaiak bideratzeko proiektuaren fase honetako lanen artean kalteturiko zortasunak, bideak, igarobideak eta zerbitzu guztiak berriz ezartzeko lanak sartuta egon dira ere. Landareztatze-neurriak aplikatu dira ere, funtsezkoak lanen eragina murriztu eta beren integrazioa hobetzeko; lanetan zehar kalteturiko zoruak berreskuratu dira, ezpondak egonkortu dira, itzala bermatu eta hezetasunaren eta tenperaturaren erregulazio klimatikoa lortu da ibaiaren eremuan.

 

Esku-hartze guztiek 6.578.093,66 €-ko aurrekontua izan dute eta 20 hilabete behar izan dira lan guztiak amaitzeko.“Uholdeen aurkako babesak eraikitzeko lanak bukatzeak prebenitzeko eta ibaietan ohizkoak diren ur-goraldi naturaleekiko sentiberak diren erabilerak saihesteko dagoen beharra gogoratzen digu: lekua utzi behar diogu ibaiari, hazteko aukera izan dezan. Eta erakundeak eta biztanleria sentsibilizatzeko balio behar du ere. Uholdeak jasateko arriskua ezabaezina delaz jakitun, lan honek prebentzioaren garrantzia nabarmentzen du, pertsonak edo erabilera sentiberak gure ibaietako ohiko ur-goraldi naturaleen pean ez jartzeko beharra azpimarratzen du”, adierazi du Ana Oregik.

 

Oregiren esanetan, “erakundeak eta biztanle guztiak eskutik joan behar dugu, ibaien lurrak okupatuko dituzten hirigintza-garapen eta -erabilera berriak saihestuz. Lurraldea artifizial bihurtzean ingurumenean eragiten diren kalteengatik -ibaiaren ekosistema hausten da- zein ibaiaren portaera naturalaren ondorioz pertsonak eta erabilera sentiberak babesteko ondoren sortzen den beharrarengatik ere. Ibaizabal ibaian, egoera konpondu dugu".

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)