Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Estefanía Beltrán de Heredia eta Ana Oregi Sailburuak Gasteizko jaien hasieran, Zeledonen jaitsieran

2016.eko abuztuak 04

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregi Gasteizko jaien hasieran egon da gaur arratsaldean. Zeledonen jaitsiera ikusi du Andre Maria Zuriaren plazako San Migel elizako zabaldegitik. Gasteizko alkate Gorka Urtaran eta beste erakunde-agintari ezberdinekin batera, Ana Oregik jaietako lepokoa jantzi du, plaza leporaino betetzen zuten milaka gasteiztarrek bezalaxe.

 

Ondoren, Gasteizko gotzain Juan Carlos Elizaldek eman duen Bezperen ekitaldi handian parte hartu du. Bihar, ostirala, Ana Oregi eta Estefania Beltran de Heredia sailburuak hiriko zaindaria den Andre Maria Zuriaren omenezko meza pontifikalera joango dira. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Gorka Urtaran, Juan Carlos Elizalde, Ricardo Sáez de Heredia Salazar