Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

500 pertsona baino gehiago bisitatu dituzte Visesako Leioako Babes Ofizialeko Etxebizitzen pisu pilotuak

2016.eko abuztuak 01

517 pertsona gerturatu dira Visesa, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Sailaren sozietate publikoa, Leioako -Bizkaia- Elexalde kalean sustatzen ari den babes ofizialeko etxebizitzak ezagutzeko.

 

Leioako erdigunean dagoen egoitza auzo berri bat, guztira babes ofizialeko 304 etxebizitza eta alokairuko 101 etxebizitza sozial ari da sustatzen Visesa Leioako Udaletxe aurrean, Elexalde kalean. Babestutako 400 etxebizitza baino gehiago barne hartzen duen jarduera, eremuan dagoen etxebizitza beharrari erantzuna eman nahi diona.

Eraikitako lehenengo eraikina, babestutako 100 etxebizitza ofizial, 2015ean eman zen. Beste bi promozioak, salmenta erregimenekoak, 108 BOE eta 96 BOE, 2016 urte amaieran emango dira. Oraindik hartu daiteke etxebizitza bat 3 promozio hauetako batean (babestutako etxebizitza lortzeko irizpideak betetzen direnean, betiere). 2 eta 3 geletako etxebizitzak daude 133.621 eurotik 176.822 eurora (BEZa barne), garajea eta trastelekua barne. Era berean, sukaldea altzari eta etxeko tresnak ditu. Interesdunek ezagutu ahal izateko, uztailaren 8-9-10 eta 15-16-17 asteburuetan zehar irekita egon dira bi pisu pilotu. Irekierak arrakasta handia izan du eta 517 pertsona bertaratu dira. Horietatik 57k informazio gehiago jasotzeko interesa dute.

Leioako Leioandi auzoko garapena Visesak, Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiken Saileko sozietate publikoak, Bilbo Handian egiten ari dituen beste jardunei gehitu zaie: Barakaldo. Sestao Vega Galindo eta Bolueta, Visesak apustu egin duen beste garapen handia. Izan ere, 1.100 etxebizitza aurreikusten dira eta horietatik 608 baino gehiago babestuak izango dira. 

 

Informazio gehiago:

Visesako Bizkaiko Bezeroen Arretarako Bulegoa.

San Vicente 8 (sarrera Uribitartetik).

Tel.: 94 661 26 20.

bilbao@visesa.eus

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)