Berriak
Eu

39 udalerrik bat egin dute jaietan eraso sexistak prebenitzeko Beldur Barik Gunea proiektuarekin

2016.eko abuztuak 01

Beldur Barik Gunea proiektua, festa eta aisialdi esparruetan indarkeria sexista saihestea helburu duena,  Beldur Barik programaren barruan kokatzen da. Beldur Barik programa 2009an jaio zen Berdinsarearen barruan, eta gaur egun Emakundek bultzatu eta gestionatzen du, Araba, Bizkaia eta Gipuzkoako Foru Aldundien eta Eudelen finantziazioa eta laguntza du. Gainera, Eusko Jaurlaritzako Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura Saila, Euskal Herriko Unibertsitatea (UPV/EHU) eta EITBren laguntzaileak ditu.

Aurten 39 udalerrik egin dute bat Beldur Barik Gunea proiektuarekin. Hiru hiriburuez gain, Bilbo, Donostia eta Gasteiz, honako hauek dira:  Abadiño, Amurrio, Areatza, Arantzazu, Artea, Bedia, Igorre, Lemoa, Astigarraga, Barakaldo, Basauri, Eibar, Ermua, Elorrio, Gernika, Ondarroa, Oñati, Portugalete, Sestao, Ezkio-Itsaso, Legazpi, Ugao-Miraballes, Urretxu, Zumarraga, Ordizia, Basauri, Barrika, Berango, Gorliz, Lemoiz, Plentzia, Sopela, Urduliz, , Bakio, Gatika eta Zornotza. Gainera, beste udalerri batzuk ere proiektuarekin bat egiteko prozesuan daude. Udalerri bakoitzak, bere baliabideen arabera, erabakitzen du proiektu honetako zein ekintza burutu. Helburua jai garaietatik harago lan prozesuak abiatzea da.

Programaren webgunean herri bakoitzak bultzatutako ekimen konkretuak kontsuktatu daitezke “Zure Herria” izeneko atalean.

Era honetara, udal bakoitzak, bere neurrian, eraso sexualetatik libre dauden eremuak sortzea bultzatzen du, sexualitatea modu aske, positibo eta seguru batean bizitzeko eremuak. Udalerri hauetako batzuk eremu fisikoak antolatuko dituzte zeinetan informazioa eta baliabideak eskainiko zaizkion behar duenari. Eremu hauek logoekin seinalizatua izango dira eta jende gaztearentzako eskura. Beldur Barik gunetik neskentzako ahalduntzearekin eta autoafirmazioarekin zerikusia duten mezuak indartuko dira, eta mutilen kasuan indarrean dagoen maskulinitate eredua zalantzan jartzen dutenak eta mezu ez homofobikoak.

Horretarako, gazteen artean banatzeko material ezberdina diseinatu da (erasoak saihesteko gida, pegatinak, txapak…), jai esparruetarako musika eta kuña iradokizunak, eta neska eta mutilentzako tailerrak. Sentsibilizazio eta jaietan ematen diren eraso sexisten aurrean prebentzio tresnak izan ditzaten.

Erakundeak eta mugimendu feminista urtetan ari dira lanean jaietan indarkeria sexista prebenitzeko. Lan honi esker hiritarren kontzientziazio eta sentsibilizazio mailak gora egin du. Beldur Barik gunea proiektua erantzun hau oraindik ikusgarriago eta bateratuagoa egiteko jaio zen, eta epe luzerako  prozesuak lortzen joateko.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)