Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Euskotren Liga: San Juan Iberdrolaren garaipen berri bat

2016.eko abuztuak 01

Euskotren Ligari dagokionez, Euskotren V. Bandera San Juan Iberdrolaren popara joan da, lau segundoko aldea atera diolarik Hobaika Jamones Ancini. Era honetan, Euskotren Trofeoko lehian sanjuandarrak lehen postuan dira 23 punturekin, eta Hibaika Jamones Ancín bigarren postuan da lau puntu gutxiagorekin. Bere aldetik, Orio Babyauto hirugarren izan da 11’21”34ko denborarekin eta Cabok txanda osatu du irabazleengandik 29 segundora.

 

San Miguel Liga eta Euskotren Liga, datorren asteburuan Castro Urdialesen Espainiako Txapelketa dela eta, 15 egunen barru bueltatuko dira Zarauzko XXXIX, Estropaden jardunaldi bikoitza jokoan jarriz.

 

 

Bat gehiago NT2 Hondarribiarentzat

 

Hondarribiarrentzat garaipena XXXI. Zumaiako Ikurriñan 19’58”06ko denborarekin, eta San Juan Iberdrolak berea egin du Euskotren V. Banderan

 

San Miguel Liga Zumaiako uretara iritsi da bere hamaikagarren jardunaldian, non NT2 Hondarribia izan den garaile 19’58”06ko erregistroarekin. Udalerri gipuzkoarrak CaixaBank Koroagatiko lehia berri bat jaso du, gaurkoan eguraldi goibelarekin, baina hala ere hondarribiarrek garaipena etxera eraman dute. Bere aldetik, Gorka Aranberrik CaixaBank Patroi Onenaren sailkapenaren lidertzan jarraitzen du 10 punturekin. Honela, NT2 Hondarribiak lidergoa indartzen du 125 punturekin, lau puntuko aldearekin Urdaibai Aviarekiko.

 

Gaurko ohorezko txandak ‘Ama Guadalupekoa’ren veste ikustaldi bat erakutsi digu estropadaren lidertza lehenengo metroetatik hartuz. Azkenik, Mikel Orbañanosen mutilek garaipena lortu dute 19’58”06ko denborarekin. Urdaibai Aviaren ‘Bou Bizkaia’ bigarren izan da 20’02”06ko markarekin. Kaiku Produchak hirugarren postua erdietsi du amaieran 20’16”40 markatuz. Bestalde, Tirán Pereirako galiziarrak zazpigarren postuan sailkatu dira 20’49”62ko denborarekin.

 

San Juan Iberdrolak gaurko bigarren txandako garaipena erdietsi du 20’31”18rekin laugarren postua lortzeko. San Pedro, bere aldetik, bostgarren izan da 20’38”48ko erregistroarekin eta Orio Babyauto seigarren izan da 20’39”92rekin. Astillerok hamaikagarren postua lortu du gaurkoan amaieran 21’05”70eko denbora markatuz.

 

Gaurko lehenengo txanda Caborentzat izan da 20’31”18 denborarekin Zierbena Bahías de Bizkaiarekin lehia bizia eduki ondoren. Azkenik bizkaiarrak bederatzigarren postuan sailkatu dira gaurkoan. Zumaia hamargarren izan da gaur 21’00”44rekin eta Portugalete Eulen sailkatu da hamabigarren postuan, 21’09”76ko denborarekin.

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)