Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakaria San Inazioren ohoretan Azpeitian izan diren ekitaldien buru izan da

2016.eko abuztuak 01

Iñigo Urkullu Lehendakaria, Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburua den Arantxa Tapia, eta Ingurumen eta Lurralde Politika sailburua den Ana Oregirekin batera, San Inazioren ohoretan izan diren ekitaldien buru izan da gaur goizean Azpeitian.

Hedabideen aurrean egin ditu Urkullu Lehendakariak adierazpenak. Esan duenez, Espainiako gobernagarritasunaren egonkortasun faltak eragina du bai Jaurlaritzarekiko harremanetan baita Estatuak erantzuteke dituen gaietan, hau da, krisi ekonomiko, sozial, ekonomikoa.

Hau dela eta, Legebiltzarreko aldia bukatuta deitu ditu Lehendakariak hauteskundeak beharrezkoa baita bere ustez kudeatzeko erak desberdintzea. Euskadik dituen erronkei erantzuteari eutsi dio Urkullu Lehendakariak.
 
Ekitaldiak Azpeitiko udalaren arkupeetan hasi dira goizeko hamarretan eta hortik abiatu agintarien prozesioa. Ondoren, hamaiketan, Donostiako Apezpikuak meza eman du Loiolako Basilikan.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)