Berriak Eusko Jaurlaritza X. leg
Eu

Tapia sailburuari elkarrizketa Euskadi Irratian

2016.eko uztailak 29
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Arantxa Tapiak, Eusko Jaurlaritzako Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Euskadi Irratiko Faktoria saioan parte hartu du. Bertan aurreratu du 2016an Euskadin turisten sarreren markak gaindituko direla. Turismo jasangarri eta kalitatezkoaren aldeko apustua egin du, eta hori garatzeko, hiri eta herrietan planifikazioa landu beharra dagoela azpimarratu du: “Gure nortasun propioa mantentzea guztiz garrantzitsua da turismo bereizgarria eta erakargarria bermatzeko”.

Espainiako egoerak eta ezegonkortasunak izugarrizko kalteak eragin ditzakeela ohartarazi du: “Europako funtsak bertan behera uztearen zigorrak guztiz mingarriak izango lirateke Euskadiko ikerketarako eta lehen sektorearentzat, nekazari zein arrantzaleentzat. Euskadiren kudeaketa txukuna izan da eta ez da bidezkoa hau gertatzea. Oso erne egon behar dugu”.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)