Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
qrcode

Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak sakoneko analisi bat sustatuko dute prozesu judizialen biktima direnean adingabeak babestearen inguruan

2016-08-01
  • Bigarren urtez jarraian, EHUko Udako Ikastaroen barruan, Gipuzkoako Foru Aldundiak eta Eusko Jaurlaritzak eztabaida aditua eta zehatza antolatu dute adingabeen beharrezko babesaren inguruan, horiek prozesu judizial samingarrietan sartuta daudenean; besteak beste, adostasunik gabeko dibortzioetan, indarkeria matxistan edo eskola-jazarpenean.
  • Ikastaroa abuztuaren 29tik 31ra bitartean izango da Donostiako Miramar jauregian, eta Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak inauguratuko du.
  • Eusko Jaurlaritzak EAEko justiziarentzat eskuragarri jarri du adingabeei arreta ematen aditua den 30 profesional baino gehiagok osatutako talde psikosozial bat. Profesional horiek epaileak eta fiskalak aholkatzen dituzte adingabeak babesteko formula egokienen inguruan.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak, datorren abuztuaren 29an, EHUko udako ikastaro hau inauguratuko du: “Prozedura judizialetan biktima eta lekuko diren adingabeak”. Eusko Jaurlaritzak eta Gipuzkoako Foru Aldundiak antolatu dute ikastaroa, eta adingabeak babesteko formulak aztertu eta sakontzea du helburu, haiek prozedura zibilen, penalen edo gazte-justiziakoen biktima edo lekuko direnean.

Hiru egunez, epailetza, fiskaltza, abokatutza, psikologia eta abarretako profesionalak eztabaidan arituko dira adingabeak babesteko betebeharraren inguruan, horiek egoera mingarrietan sartuta daudenean, adibidez: liskarrezko dibortzioak, indarkeria matxista, familia barruko indarkeria, eskola-jazarpena, familia-gatazkak eta abar.  Udako ikastaro horren helburua da adingabeekin lan egiten duten esku-hartze psikosozialeko profesionalak eta operadore judizialak sentsibilizatzea eta espezializa daitezen laguntzea, tresna eta ezagupen gehiago izan ditzaten eta, horrela, babes handiagoa eta hobea lortzen laguntzearren.

Aztergai zehatzen artean, aurten:

  • Adingabeen ikuspegitik, prozedura judizialetako haien partaidetza- eta presentzia-moduak aztertuko dira.
  • Sakondu egingo dira sistema judizialetik pasatzen diren adingabeen ebaluazio psikologiko-forentsea, esku-hartzea eta tratamendua.
  • Adingabeei laguntzeko jardunbide profesional egokien inguruan sakonduko da, lurralde bakoitzaren egoera kontuan izanda.
  • Kasu praktikoen bitartez, familia-gatazketan edo familia barruko indarkerian haurrek dituzten bizipenen inguruko egoerak landuko dira.

EUSKO JAURLARITZAKO TALDE PSIKOSOZIAL JUDIZIALA

Eusko Jaurlaritzak EAEko justiziarentzat eskuragarri jarri du adingabeei arreta ematen aditua den talde psikosozial bat. Taldea psikologiako, hezkuntzako eta gizarte-laneko hogeita hamar bat profesionalek osatzen dute, eta horien eginkizuna da epaitegiei, auzitegiei eta fiskaltzari laguntzea eta aholkularitza ematea, familia-jurisdikzioari eta adingabeen jurisdikzio penalari dagokienez bereziki. 

Iruzkin bat
  • Argazkia SN Robot
    @jerkoreka
    2016-08-01

    Comentario de Twitter:
    @Gob_eus pone a disposición de la justicia en Euskadi un equipo psicosocial experto en atención a menores de edad https://t.co/ApN2SoTueD

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)