Berriak Osasuna

Euskadin C Hepatitisa dutenei Arreta emateko Eusko Jaurlaritzaren Estrategiari esker 2.767 pertsona tratatu ahal izan dituzte antibiral berriekin

2016.eko uztailak 27

2016ko uztailaren 27ra arte, Osakidetzan C hepatitiseko birus bidezko hepatopatia kronikoa zuten 2.767 pertsonak hasi dute antibiral berriekin tratamendua. Horrela, Euskadin zehaztutako estrategiaren arabera, eta Estatuko estrategiarekin bat etorriz, 2014. urtean (antibiral berriak saltzeko baimena eman aurretik) 145 pertsona tratatu zituzten Euskadin; 2015. urtean (antibiralak baimendu ondoren) 1.533 pertsona; eta aurten, uztailaren 27ra arte, gaixotasun hau duten 1.089 pertsona tratatu dituzte.

2015. urtearen hasieran C Hepatitisaren estatu-mailako estrategia landu zuen aditu-taldearen kalkulu ofizialen arabera, Estatu osoan 94.000 pertsonek izango lukete gaixotasun hau; horietatik 52.000 pertsona F2, F3 eta F4 faseetan zeuden. Estatu-mailako estrategiaren arabera, kolektibo honek zuen tratamendua jasotzeko lehentasuna, eta Ministerioak hala argitaratu zuen.

Euskadin, gaur egun tratamendua jasotzen ari diren pertsonetatik % 55 F4 fasean daude, % 37 F3 fasean eta % 8 F2, F1 eta F0 faseetan. Era berean, 2016ko uztailaren 27ko datan, hilean batez beste 155 paziente berri inguru hasten dira tratamendua jasotzen.

Osakidetzan gaur egun C Hepatitisaren aurkako tratamendua jasotzen ari diren 620 lagunetatik % 25ek Giza Immunoeskasiaren Birusa ere badu, eta % 2,6 transplantea egin zaien edo transplantea egiteko itxaron-zerrendan dauden pertsonak dira.  Horren haritik, Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailetik eta Osakidetzatik jakinarazi dute Euskadin pixkanaka paziente guztiei normaltasun osoz tratatzen jarraituko zaiela, medikuen irizpideak eta zuzentasunekoak kontuan hartuz.          

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak iraganean 25 milioi euro inbertitu zituzten antibiral berri hauek erosten, eta 2016. urtean 27 milioiko aurrekontua dute medikamentu berri hauek erosteko. Era horretan, Osakidetzak Euskadin C Hepatitisa duten pertsona guztiei tratamendua bermatzen jarraituko du, C Hepatitisa bezalako osasun publikoko arazo nagusi batek planteatzen dituen erronken konplexutasunari erantzun egituratuena, koordinatuena eta eraginkorrena osatzea lortu duen estrategia baten bitartez. Beste edozein gaixotasunen kasuan bezala, gaixotasun hau duten pertsona guztiei tratamendua ematen jarraituko zaie, baita hemendik aurrera gaixotasuna antzematen zaienei ere.

Horrela, Euskadiko estrategiak, besteak beste, arlo horretan jarduteko irizpideak, jardun-protokoloak, esku hartzeko prozedurak eta baliabideak jasoko ditu. Estrategia horren kontrola, ebaluazioa eta jarraipena Zulaica doktoreak koordinatutako antolakuntza-egitura espezifiko baten bitartez egiten da. Zehazki honako batzorde hauek osatzen dute egitura: Zuzendaritza Batzordeak, Batzorde Kliniko Asistentzialak, eta Gizarte eta Herritarren Partaidetzarako Batzordeak. Zuzendaritza Batzordea osasun-ekintzak planifikatzeaz eta koordinatzeaz arduratuko da; horrez gain, aldian behin, C hepatitisak Euskadin duen egoera aztertuko du, eta gaixotasunak izandako bilakaerari buruzko analisi proiektiboak egingo ditu . Batzorde Kliniko Asistentzialak arlo hauetan jardungo du, besteak beste: arlo asistentzialean, klinikoan, diagnostikoan, terapeutikoan, antolamendukoan eta emaitzen ebaluazioan.. Azkenik, Gizarte eta Herritarren Partaidetzarako Batzordearen zeregin nagusia C hepatitisaren birusa duten pertsonek edo horien ordezkariek aurkeztutako proposamenak edo ekarpenak jasotzea, eztabaidatzea eta aztertzea izango da.

Osakidetzako Osasun Laguntzako zuzendari den Antonio Arraiza doktorea Batzorde Kliniko Asistentzialeko buru da. Batzordean hainbat arlotako espezialistak daude: digestio-aparatuko eta gibeleko gaixotasunekoak, gaixotasun infekziosokoak, epidemiologiakoak, familia-medikuntzakoak eta ospitaleetako farmazialariak. Bestalde, Daniel Zulaica doktoreak koordinatzen du estrategia hau. Horrez gain, Hies-aren eta STIren Euskadiko Planaren koordinatzailea da, bai eta C hepatitisari aurre egiteko Estatuko Planeko aditu-taldeko kidea eta Herritarren Partaidetzarako Batzordearen presidentea ere.

  

Gasteizen, 2016ko uztailaren 27an

 

 

23 iruzkin
  • Osasuna
    2016.eko abuztuak 04

    Estimado Berna:

    El tratamiento que le ha prescrito su médico es el que recomienda el Comité Clínico-Asistencial de la Estrategia de la Hepatitis C y con el que se han tratado ya más de 1.300 pacientes hasta la actualidad. En nuestra experiencia, la eficacia de dicho tratamiento es similar, o incluso mayor (alrededor del 95%) a la de la otra pauta terapéutica que comenta. Respecto al número de pastillas que indica, en la pauta de Viekirax/Exviera con Ribavirina, efectivamente pueden ser 10 pastillas diarias, pero si a usted se le prescribiese la pauta de Harvoni con Ribavirina, el número diario de pastillas que debería tomar sería de 7.
    En Osakidetza somos conscientes de que el número de pastillas es algo superior, pero nuestra administración gestiona recursos públicos que son limitados, y por ello debe actuar con responsabilidad social, estando obligada a tomar decisiones por eficiencia, ofreciendo la misma eficacia a un menor coste para todos los ciudadanos que son los que sufragan el sistema público.
    Por otra parte, es importante destacar que no se trata de un tratamiento crónico de por vida como ocurre en otras enfermedades. Se trata de un tratamiento de 90 dias
    Esperamos que estas líneas le sirvan para una mejor comprensión de las indicaciones terapéuticas de su médico, así como de las recomendaciones del Comité Clínico y de la filosofía de la sanidad vasca basada en la gestión eficiente de los recursos, todo ello en pos de la mejor atención sanitaria a todos los ciudadanos de Euskadi.

  • 2016.eko uztailak 30

    cuando se dan desde Osakidetza este tipo de informaciones se utiliza el concepto "nuevos antivirales", como si todos fuesen iguales en su eficacia, dosis y efectos secundarios; soy enfermo de hepatitisC desde que esta patología fue así definida; ahora mismo, según los conceptos médicos utilizados, en fase IV de cirrosis; no estoy siendo tratado porque se me niega el tratamiento más adecuado (harvoni, una pastilla diaria durante 12 semanas), ofreciéndome un tratamiento en base a otros dos medicamentos más ribavirina (10 pastillas diarias); la única explicación recibida al respecto es que Osakidetza, tras "negociar" con lasfarmacéuticas, ha decidio que sea así frente a la inicial posición médica por el medicamento harvoni; en resumen: el concepto "nuevos antivirales" oculta la falsedad de la repetida afirmación de Jon Darpon cuando dice que "se trata a los pacientes con los mejores medicamentos disponibles en cada momento "

  • Irekia
    2016.eko uztailak 29

    Estimada Beatriz,
    Podemos confirmar que todos sus comentarios se han publicado correctamente y se encuentran visibles en Irekia. No obstante, hemos detectado que su aportación múltiple en diversas noticias, no la ha publicado en ésta, aunque sí en otra con un titular similar del pasado mes de mayo. Si desea, puede aportarla también en esta página.
    Si desea remitirnos alguna otra opinión, puede hacerlo a través de este enlace: http://www.irekia.euskadi.eus/es/site/contact
    Un saludo.

  • 2016.eko uztailak 28

    WEBMASTER; Hola beatriz olave beascoechea,
    En relación con el comentario sobre La Estrategia del Gobierno Vasco para la Atención de la Hepatitis C en Euskadi ha permitido tratar con nuevos antivirales a 2.767 personas en http://www.irekia.euskadi.eus/es/news/34142, remitido a Irekia, te comunicamos que ha sido respondido por Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco.
    En este sentido, te invitamos a que expreses tu grado de satisfacción en la misma página para ayudarnos a ofrecerte cada vez un mejor servicio desde Irekia.
    Un saludo.
    Fdo.: Dirección de Gobierno Abierto
    Cual es la respuesta del Gobierno Vasco?????
    En que página puedo expresar mi grado de satisfacción y mi situación???

  • Irekia
    2016.eko uztailak 28

    Estimada Beatriz,
    La herramienta de gestión de comentarios no está funcionando correctamente. Le avisaremos cuando esté solucionado y su comentario publicado.
    Saludos y disculpas por retraso.

  • 2016.eko uztailak 28

    Webmaster; para que sirve este montaje?, para opinar solo a favor? Donde están mis comentarios?. Existo, de momento, y ya sabes...........

  • 2016.eko uztailak 28

    Que ocurre con mis comentarios? Qué pasa, os da miedo hacer públicas las chapuzas?. Webmaster; te recuerdo que no soy spam y que si quisiera putearos,
    hay otras formas

  • @OSIArabaESI
    2016.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    La Estrategia para la Atención de la Hepatitis C en Euskadi ha permitido tratar con antivirales a 2.767 personas ➡ https://t.co/xthZq6KGzM

  • @OSIArabaESI
    2016.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    C Hepatitisa dutenei Arreta emateko Estrategiari esker 2.767 pertsona tratatu ahal izan dituzte antibiral berriekin➡ https://t.co/AABFvPEBfi

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    La Estrategia para la Atención de la Hepatitis C en Euskadi ha permitido tratar con antivirales a 2.767 personas ➡ https://t.co/JBZufc5uWx

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    C Hepatitisa dutenei Arreta emateko Estrategiari esker 2.767 pertsona tratatu ahal izan dituzte antibiral berriekin➡ https://t.co/O5pGyCBNhL

  • @daniel_gurbindo
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: La Estrategia para la Atención de la Hepatitis C ha permitido tratar con nuevos antivirales a 2.767 personas https://t.co/

  • 2016.eko uztailak 27

    Yo no soy spam. Soy una paciente de OSAKIDETZA que no está de acuerdo con sus decisiones. Esto se llama censura, como cuando Franco. Lo que nos faltaba

  • 2016.eko uztailak 27

    donde esta mi comentario?, acaso no ha pasado el filtro?

  • @jdarpon
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: C Hepatitisa dutenei Arreta emateko Estrategiari esker 2.767 pertsona tratatu ahal izan dituzte antibiral berriekin➡ ht…

  • @jdarpon
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: La Estrategia para la Atención de la Hepatitis C en Euskadi ha permitido tratar con antivirales a 2.767 personas ➡ http…

  • @jdarpon
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @OSIArabaESI: La Estrategia para la Atención de la Hepatitis C ha permitido tratar con nuevos antivirales a 2.767 personas https://t.co/

  • @canada_mer
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @GurutzetakoOsp: La Estrategia para la Atención de la Hepatitis C en Euskadi ha permitido tratar con antivirales a 2.767 personas ➡ http…

  • @OSIArabaESI
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    La Estrategia para la Atención de la Hepatitis C ha permitido tratar con nuevos antivirales a 2.767 personas https://t.co/BqfJLPXEJo

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    C Hepatitisa dutenei Arreta emateko Estrategiari esker 2.767 pertsona tratatu ahal izan dituzte antibiral berriekin➡ https://t.co/wZBu1aqM5o

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    La Estrategia para la Atención de la Hepatitis C en Euskadi ha permitido tratar con antivirales a 2.767 personas ➡ https://t.co/A0fRQcVnc9

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    C Hepatitisa dutenei Arreta emateko Estrategiari esker 2.767 pertsona tratatu ahal izan dituzte antibiral berriekin➡ https://t.co/ozK1yegRKg

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    La Estrategia para la Atención de la Hepatitis C en Euskadi ha permitido tratar con antivirales a 2.767 personas ➡ https://t.co/fElMWFcGkA

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan