Berriak
Eu

URAk oinezko eta beribilentzako pasabidea irekiko du bihar Plazaolako Bide berdean

2016.eko uztailak 27

2016.07.27 Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailera atxikitutako Uraren Euskal Agentziak oinezko eta beribilentzako pasabidea irekiko du, Leitzaran ibaiaren ertzean, Inturia presa ohiaren aldamenean,  Inturia Presaren eraisketa-lanon V.Fasearen barnean.

Elduainen dagoen Inturia presaren eraisketa-lanon barruan dagoen ekimena da: Inturiako presaren  12 metro altu eta 60 metro luzeko pareta eraitsi eta gero, ertzak egonkortzeko lanak egin dira. Egonkortze lanok behartu zuten Plazaolako  Bide berdea ixtera. Orain, ertza egonkortu eta gero, bidearen tartea behin behineko atondu da, eta oinezko eta beribilen trafikoarentzat irekiko da, bihar, hilak 28.

Inturiako presa zen zalantzarik gabe ibaian zegoen oztoporik nagusiena: izan ere, hartu-eman ekologikoa errotik erauzten baitzuen goi eta beheko tarteen artean. Halaber, urtegi artifizial zabala sortzen zen, eta, hartara, ibai-fauna bertan bizitzeko ezinbesteko diren tarte azkar eta geldiune txikien segida eteten zen.

Presaren tamaina aintzat hartuta, eraisketa atalka egitearen alde egin zen; hartara, ibaiak berak  sedimentu solidoen emari naturala berrezartzea ahalbidetzeko. Aurreneko bi faseak GURATRANS proiektuaren barne egin ziren: Europako proiektu bat, muga administratibo eta geografikoen gainetik, Mendebaldeko Pirinioetako ibai partekatuen kudeaketa hobetzea bilatzen duena. Lanok EBko ingurumena hobetzeko LIFE programaren barne dira.

 

 

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @uraEJGV
    2016.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    URAk oinezko eta beribilentzako pasabidea ireki du Plazaolako Bide berdean https://t.co/QUHAwTWVJS https://t.co/shNzW0IB9k

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)