Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

2020rako Enpleguaren Euskal Estrategiak Euskadin datozen urteetan enplegu-politikak orientatu behar dituzten gidalerroak finkatuko ditu

2016.eko uztailak 27
  • Ángel Toña sailburuak azaldu du estrategiaren oinarria dela testuinguru ekonomiko, sozial, demografiko eta produktibo berriak “errezeta berriak” behar dituelako uste osoa.

Eusko Jaurlaritzako Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburu Ángel Toñak 2020rako Enpleguaren Euskal Estrategia aurkeztu du gaur Gobernu Kontseiluan. Ángel Toñak esan du estrategia horren helburua dela Euskadin datozen urteetan enplegu-politikak orientatu behar dituzten gidalerroak finkatzea, oinarri hartuta testuinguru ekonomiko, sozial, demografiko eta produktibo berriak “errezeta berriak” behar dituelako uste osoa. Sailburuak azaldu du 2014-2016 Enplegu Planaren ekintza osagarri gisa pentsatutako estrategia bat dela, eta Europa 2020 Estrategiarekin lerrokatuta dagoela. Estrategia horrek Europar Batasunak hazkunderako eta enplegurako garatu behar dituen helburuak eta lehentasunezko jarduketa-lerroak ezartzen ditu.

Gobernu Kontseiluaren ondoren egindako prentsaurrekoan, Enplegu eta Gizarte Politiketarako sailburuak baieztatu du “gogoeta sakona” dela, eta horren bidez Euskadiko enpleguaren egoera eta perspektibak aztertu direla, “aurre egin behar diegun erronkak eta aurkezten zaizkigun aukerak zehazteko”, ziurtatu duenez.

Egoeraren egungo diagnostikoari dagokionez, Ángel Toñak esan du “enpleguaren etorkizunean gako izango diren” alderdiak aztertzen direla. Ildo horretan aipatu ditu dinamika demografikoa eta biztanleriaren zahartzea, iraultza digitala, enpresek zeharkako eskumen berriak eskatzea (adibidez, hizkuntzak) edo lana antolatzeko forma berriak, norberaren bizitza eta lana uztartzeko eskari handiago baten ondorio izango direnak.

JARDUKETA-ARDATZAK

Parte hartzeko gogoeta-prozesu horretatik Euskal Autonomia Erkidegoko enplegurako sei jarduketa-ardatz handi sortu dira: 

  1. Aktibatzea. Egungo jarduera-tasa txikia handitzea eta enpresen eskariari aurre egiteko behar adinako biztanleria aktiboa eta ongizate-estatuari eusteko behar adinako biztanleria landuna ez izateko arriskua arintzea.
  2. Kualifikazioa eta gaitasunak. Produkzio-ehunaren benetako premien araberako gaitasunak lortzea, ezaguera teknikoak, gaitasun sozialak, hizkuntzak jakitea eta abar kontuan hartuta.
  3. Aukerak sortzea. Garapen ekonomikoan oinarritutako aukerak sortzea, eta gure ekonomiak enplegua sortzeko duen ahalmena bete-betean baliatzea.
  4. Aukera-berdintasuna. Lan-merkatu inklusiboa lortzea, hura osatzen duten kolektibo eta talde guztiei bidezko aukerak eskainiko dizkiena.
  5. Kalitateko enplegua. Kalitate handiagoko enplegua eskainiko duen lan-merkatua lortzea.
  6. Baliozko zerbitzuak eskainiko dituen Euskal Enplegu Sistema eraginkorra eta efizientea. Egungo Euskal Enplegu Sistema hobetzea, enpleguan eragina duten politika guztiak integra ditzan eta pertsona eta enpresen premietara hobeto bideratutako zerbitzuak eskain ditzan.

Gainera, sailburuak adierazi du zeharkako 5 printzipio zehaztu direla, Euskadiko enplegurako “gako” izango diren alderdiekin zerikusia dutenak, hala nola ekitatea, eraginkortasuna, lurralde-oreka, parte-hartzea eta adostasuna eta gardentasuna.

6 erronkei jarraituz, 43 gidalerro definitu dira, Euskadin etorkizuneko enplegu-politiken gakoa izan beharko dutenak. “Orientazioak dira, horietako batzuk berriak, beste batzuk arrakastaz funtzionatzen ari diren ekimenak (adibidez, prestakuntza duala pixkanaka sartzea) sakontzeko direnak”, amaitu du.

ADOSTASUNA ETA KOLABORAZIOA

2020rako Enpleguaren Euskal Estrategia Eusko Jaurlaritzak Gizarte Elkarrizketarako Mahaian hartutako konpromisoa da. Estrategi horretan berrogeita hamar bat eragile instituzional, ekonomiko eta sozialek egindako ekarpenak hartu dira aintzat. Zentzu horretan, Ángel Toñak gehitu duenez, “Jaurlaritzaren iritziz, enpresen zein sindikatuen arteko adostasuna eta kolaborazioa oinarrizko baldintza da enplegua eta kalitateko enplegua sortzeko”.

2016-07-27 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2016.eko uztailak 28

    Importante iniciativa pues se enmarca en un contexto señalado con una dirección a partir de los deberes que tiene un gobierno que fija pautas para el bienestar de su sociedad.
    felicitaciones

  • @ConsejeroD7
    2016.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: La Estrategia Vasca de #Empleo 2020 fijará las directrices que deben orientar las políticas de empleo en #Euskadi https://t

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: La Estrategia Vasca de #Empleo 2020 fijará las directrices que deben orientar las políticas de empleo en #Euskadi https://t

  • @Innobasque
    2016.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    La Estrategia Vasca de #Empleo 2020 fijará las directrices que deben orientar las políticas de empleo en #Euskadi https://t.co/ahdsBBXtU2

  • 2016.eko uztailak 27

    Hacer seguimiento todo subsidiario no pasar las horas sin formarse ni búsqueda activa de empleo. Si no hay formación accesible se ha de justificar que se colabore con la administración con alguna forma permita adquirir más habilidades.

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)