880.000 euro bizitegi-eraikuntzan berrikuntza eta iraunkortasuna sustatzen dituzten eraikuntza-sektoreko enpresentzat (Gobernu Bilera 2016-07-27)
Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak gainerako gobernukideei jakinarazi die bizitegi-eraikuntzaren sektorean kalitatea kudeatzeko sistemak ezarri eta hobetzeko, iraunkortasuna sustatzeko eta enpresak eta profesionalak babesteko laguntzen deialdiaren berri (Eraikal programa). Diruz lagundu daitezkeen jardunak 880.000 euroko aurrekontu-zuzkidura izango dute eta lau atal hauetan biltzen dira:
Lehen laguntza-lerroa arlo hauetarako da: eraikinen kontserbazio-egoeraren inguruko berrikuntza-proiektuak, EITak (eraikinen ikuskapen teknikoak), eraikuntzaren kalitatea, eta eraikinen energia-eraginkortasunari, obretako segurtasun eta osasunari eta instalazioei buruzko azterlanak.
Bigarren lerroa informatika-tresnak garatzearekin eta zabalkunde-kanpainekin dago lotuta.
Hirugarrenak gai hauekin du zerikusia: nazioarteko normalizazio-arauetan (ISO 9001, ISO 14001 eta ISO 14006), Espainiako arauan (UNE 166002) eta industria-segurtasunaren eta lan-osasunaren ebaluazioari buruzko arauan (OHSAS 18001) oinarritutako kudeaketa-sistemak ezarri eta ziurtatzea, eta horiek integratzea. Era berean, helburu du nazioarteko normalizazio-arauetan oinarritutako kudeaketa-sistemak ezarri eta egiaztatzea: ISO/IEC 17025 («Saiakuntza-laborategien konpetentziarako baldintza orokorrak») eta ISO/IEC 17020 («Ikuskapena egiten duten hainbat motatako erakundeen funtzionamendurako irizpide orokorrak»).
Azkenik, laugarren laguntza-lerroak hiri-habitatarekin eta bizitegi-sektoreko eraikuntza iraunkorrarekin lotutako proiektu berritzaileak diseina daitezen bultzatuko du (eraikuntza industrializatua eta modelizazio birtuala; erabateko birgaitzea eta hiri-berroneratzea; hiri, auzo eta eraikin adimendunak; eraikuntza iraunkorrerako material berriak; eta eraikin eta hiri irisgarriak).
Laguntza-lerro hori Eusko Jaurlaritzaren Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planean sartzen da (espezializazio adimenduneko RIS3 estrategia bat), Euskal Autonomia Erkidegoan etorkizun hobea lortzeko helburuarekin. Planak oinarri hauek ditu: ezagutza, ikerketa eta berrikuntza, aurrerapenaren aldeko apustu argia, hazkunde ekonomikoa, eta kalitatezko enplegua eta ongizatea sortzea.
-
2016-08-04
Comentario de Twitter:
RT @Innobasque: #Ayudas: empresas de la construcción que fomenten la #innovación y la #sostenibilidad en la edificación residencial https:… -
2016-08-03
Comentario de Twitter:
RT @Innobasque: #Ayudas: empresas de la construcción que fomenten la #innovación y la #sostenibilidad en la edificación residencial https:… -
2016-08-03
Comentario de Twitter:
#Ayudas: empresas de la construcción que fomenten la #innovación y la #sostenibilidad en la edificación residencial https://t.co/30nG85phfi -
2016-08-03
Comentario de Twitter:
RT @Innobasque: #Ayudas: empresas de la construcción que fomenten la #innovación y la #sostenibilidad en la edificación residencial https:… -
2016-08-03
Comentario de Twitter:
RT @Innobasque: #Ayudas: empresas de la construcción que fomenten la #innovación y la #sostenibilidad en la edificación residencial https:… -
2016-08-03
Comentario de Twitter:
RT @Innobasque: #Ayudas: empresas de la construcción que fomenten la #innovación y la #sostenibilidad en la edificación residencial https:… -
2016-07-30
Comentario de Twitter:
Eraikal: Ayudas a las empresas de construcción de #Euskadi que fomenten sostenibilidad en edificación residencial https://t.co/J053xnDwpm -
2016-07-29
Comentario de Twitter:
Ayudas a las empresas de #construcción que innoven y fomenten la #sostenibilidad #Euskadi https://t.co/7PrzzdXAp2 -
2016-07-28
Comentario de Twitter:
#SUBVENCION 800mil € al sector construcción en PVasco para innovación y sostenibilidad en edificación residencial https://t.co/AyTOOSww02 -
2016-07-28
Comentario de Twitter:
#SUBVENCION 800mil € al sector construcción en PVasco para innovación y sostenibilidad en edificación residencial https://t.co/gEvwoOhsis