Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

Jaurlaritzak baimena eman du Hobetuz Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio bihurtzeko (Gobernu Bilera 2016-07-27)

2016.eko uztailak 27

Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburu Ángel Toñak proposatuta, Gobernu Kontseiluak baimena eman du Hobetuz Euskal Autonomia Erkidegoko sektore publikoko fundazio bihurtzeko. 

Eusko Jaurlaritzak, Confebaskek eta ordezkaritza handieneko erakunde sindikalek osatutako hiruko organo hori sektore publikoko fundazio bihurtzearen arrazoia da, funtsean, lanaren eremuan enplegurako Lanbide Heziketako Sistema arautzen duen 30/2015 Legea onartu zenetik Lanbide Heziketako sistemak izandako araudi-aldaketa sakona, baita Euskal Autonomia Erkidegoari 2011n enplegurako politika aktiboen arloko eskumena transferitu izana ere. 

Era berean, aldaketa baldintzatuta dago Euskal Autonomia Erkidegoko Fundazioen Legearen idazketa berrian ondarearen alorreko alderdi jakin batzuk sartu izanagatik. Hala, Legearen 63. artikuluak honako hau ezartzen du: “Euskal sektore publikoko fundazio dira zuzkiduraren % 50 baino gehiago euskal sektore publikoak jarria daukaten fundazioak”. Ildo horretatik, urtero Lanbidetik transferitzen diren Autonomia Erkidegoaren aurrekontu orokorretan kontsignatutako funtsetatik datoz Hobetuz kudeatzeko aktibo guztiak. 

Gobernu Kontseiluaren berariazko baimena aurretiazko eta nahitaezko baldintza da egungo estatutuak aldatzeko eta, ondoren, Hobetuz sektore publikoko beste fundazio bat bihurtzeko; eta Fundazioaren Patronatuko kideen gehiengoak berretsi behar du erabaki hori. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko