Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

Lanbide Heziketaren IV. Euskal Plana (Gobernu Bilera 2016-07-27)

2016.eko uztailak 27

Gobernu Kontseiluak, Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez, onartu du 2016-2017ko ikasturtean Lanbide Heziketaren IV. Euskal Plana aurrera eramateko prozesuan eremu estrategikoen jarduera-ildoak garatzeko diru-laguntzak deitzen dituen agindua.

Deialdi honek, 1.754.000 euroko zenbateko globala duenak, Lanbide Heziketaren IV. Euskal Planean estrategiko gisa definitutako eremuak gauzatzeko jarduerak aurrera eramateko itunpeko ikastetxe pribatuetako pertsonal irakaslearen liberazio osoa edo partziala finantzatzea du helburu.

Lanbide Heziketako erdi eta goi mailako heziketa-zikloak 2016-2017ko ikasturtean itunduta dituzten Euskal Autonomia Erkidegoko ikastetxe pribatuen titularrak diren pertsona fisiko edo juridiko horiek izango dute diru-laguntza horien onuradunak izateko aukera.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko