Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Eusko Jaurlaritzak 460.000 euro inguru xedatuko ditu Euskadiko 236 Bake Epaitegien funtzionamendu gastuak diruz laguntzeko (Gobernu Bilera 2016-07-27)

2016.eko uztailak 27
  • Diru-laguntzak udalerrien bidez banatuko dira, biztanle-kopurua aintzat hartuta zehaztuta.
  • Basauriko eta Langraiz Okako udalek, EAEko bi espetxe dauden udalerriek eta Zumarragako udalak, adingabeen zentro itxia dagoen udalerrriak, 1.850 euroko diru-laguntza osagarria jasoko dute.
  • Eusko Jaurlaritzak 1990az geroztik finantzatzen ditu Bake Epaitegiak.

Gobernu-kontseiluak gaur onartu du 459.250 euroko agindu ekonomikoa, Euskadiko Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak ordaintzea ahalbidetuko duena. Diru-laguntzak udalerrien bidez egituratuko dira, biztanle-kopuruaren arabera banatuta. Euskal Autonomia Erkidegoan, guztira, 236 Bake Epaitegi daude: 

 

BIZTANLEAK

ZENBATEKOAK

Biztanle 1 eta 499 bitartean

750 euro

500 eta 999 bitartean

875 euro

1.000 eta 2.999 bitartean

1.850 euro

3.000 eta 6.999 bitartean

2.650 euro

7.000 eta 19.999 bitartean

3.650 euro

20.000 eta 29.999 bitartean

4.625 euro

30.000 eta 39.999 bitartean

5.725 euro

40.000 biztanletik gora

7.425 euro

  

LURRALDE HISTORIKOA

Udaletxe kopurua

1-499 bizt.

500-999 bizt.

1.000-2.999 bizt./

3.000-6.999 bizt./

7.000-19.999 bizt./

20.000-29.999 bizt./

30.000-39.999 bizt./

40.000 bizt. baino gehiago/

Zenbatekoa

ARABA

49

18

11

16

3

1

-

-

-

64.300 €

BIZKAIA

105

21

17

28

16

16

3

1

3

224.700 €

GIPUZKOA

82

23

9

17

16

14

2

1

-

164.700 €

      OROTARA

236

62

37

61

35

31

5

2

3

 

ZENBATEKOAK

 

46.500

32.375

112.850

92.750

112.375

23.125

11.450

22.275

453.700

Gainera, Euskadiko bi espetxe dauden udalerriek, Basaurik eta Langraiz Okak, eta adingabeen zentro itxia dagoen udalerrriak, Zumarragak, 1.850 euro gehiago jasoko dituzte. Hala bada, honako hauek dira guztizkoak:   

  • Araba: 66.150 euros
  • Bizkaia: 226.550 euros
  • Gipuzkoa: 166.550 euros 

Diru-laguntza honi atxikitako udalerriek Bake Epaitegiaren zerbitzuak eskaintzeko erabilitako bitartekoen eta instalazioen memoria esplikatiboa aurkeztu beharko dute datorren urteko lehen hiru hilabeteetan, gauzatutako gastu errealen zenbatekoak ere adierazita. 

BAKE EPAITEGIAK 

Eusko Jaurlaritzak 1990az geroztik finantzatzen ditu Bake Epaitegien funtzionamendu-gastuak; izan ere, bere eskumenen artean daude Justizia-administrazioaren plangintza orokorra gauzatzea, Bake Epaitegien laguntza-programak kudeatzea eta Bake Justiziaren arloko jarduerak sustatzea. 

Bake Epaitegiak dira egitura judizialaren lehen kate-begia, eta herritarrengandik hurbil daudenez, herritarren eta justiziaren arteko harremana auzotasun-harremanaren pareko izatera hel daiteke. 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko