Berriak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura
Eu

290.000 euro gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko (Gobernu Bilera 2016-07-27)

2016.eko uztailak 27

Gobernu Kontseiluak Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailburuaren proposamenez onartu du, 2016an toki-izaerako gazte-ekipamenduen sarea bultzatzeko diru-laguntzak arautzen dituen Agindua. Diru-laguntza hauek Euskadiko toki-erakundeei eta udalaz gaindiko toki-erakundeei zuzenduak dira.

Deialdi honek 290.000 euroko diru-kopurua du. Eskaerak aurkezteko epea hilabetekoa izango da, Agindua EHAAn argitaratu eta hurrengo egunean hasita.

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Komunikabideek behera kargatzeko