Berriak Lehendakaritza
Eu

Foru aldundien bultzada ekonomikoa gazteriaren artean indarkeria prebenitzeko Beldur Barik programari (Gobernu Bilera 2016-07-27)

2016.eko uztailak 27

Gobernu Kontseiluak gazteriaren artean emakumeen kontrako indarkeria prebenitzeko Beldur Barik erakunde arteko kanpainaren garapenerako eta finantziaziorako Emakunde-Emakumearen Euskal Erakundea eta EAEko hiru foru aldundien arteko hiru hitzarmen baimentzea onartu du.

Kanpaina hau Emakunderekin batera, Bizkaiko, Arabako eta Gipuzkoako Foru Aldundiek finantzatzen dute aldi berean, EUDELen laguntza dauka, eta baita Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kultura sailarena, EHUrena eta EITBrena. Gaur hiru foru aldundiekin sinatu beharreko hitzarmena egiteko baimena onartu da, zeinaren bitartez Bizkaiako Foru Aldundiak 35.000 euro jarriko ditu, Gipuzkoako aldundiak 24.500 eta Arabakoak 9.351 euro. Emakundek 100.000 eurorekin finantzatzen du programa.

Beldur Barik lehiaketa programaren ekintza nagusienetako bat da. 12 eta 26 urte bitarteko gazteei zuzendua dago eta adierazpen artistikoak saritzen ditu. Lan horiek erakutsi behar dute nola neska eta mutilek ezberdintasun egoerei aurre egiten dieten Beldur Barik jarrerarekin.

Honekin batera, udalerri ezberdinetan jaien inguruan Beldur Barik Gunea esparruen sorkuntza proposamena luzatzen da programa honen barruan. Ekimen hau jai eta aisialdi esparruetan zentratuta dago, gazteria indarkeria matxistaren kontrako konpromisoa hartzeko beharrean. Beldur Barik Guneko helburua arazo hau saihesteko nesken ahalduntze jarrera bat garatzea eta mutilen erantzunkizun eta interpelazioa bultzatzea da.

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @msuj
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Apoyo económico de las diputaciones al programa Beldur Barik para la prevención de la violencia entre jóvenes ➡ https://t.co/r5

Komunikabideek behera kargatzeko