Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika

Eusko Jaurlaritzak euskal Y-aren Antzuola-Ezkio Mendebaldea zatiaren aldatutako proiektua onartu du (Gobernu Bilera 2016-07-27)

2016.eko uztailak 27

Gobernu Kontseiluak Y euskal trenbide sare berriaren Antzuola-Ezkio Mendebaldea zatiaren aldatutako proiektua onartu du; horrek esan nahi du zati horren lanei berehala ekingo zaiela berriro. Adifek aurreko martxoan eman zien bere oniritzia lanen exekuzioan zehar aurkituriko ezusteko baldintzen aurrean proposaturiko irtenbideei. Hauek hartu ezean istripu-arriskua eta tunelaren erortze-arriskua oso altuak izango liratekeen.

 

Antzuola-Ezkio Mendebaldea zatiak 3.560 metroko luzera du eta Antzuola, Urretxu eta Zumarragako udalerriak zeharkatuko ditu. 2.520 metroko luzera duen bi tutuko tunela hartzen du barne, Zumarragako tuneletako bat dena (Gipuzkoako zatian dauden luzeenak, 5 kilometrotik gorako luzera baitute guztien artean). Mendebalderantz, ibilbidea aire zabalean gauzatuko da, GI-632 foru errepidearen gainetik Deskargako bidezubiarekin konektatuko duen 495 metroko luzerako ezponda baten bidez.

 

Zoruak egiten duen presioaren ondoriozko tunelen estutzea edo metanoaren detekzioa bezalako azaroen agerpenak presazko irtenbideak hartzera behartu zuen. Aurreko otsailaren 17an, azkenean, lanak behin-behinean eten egin ziren, aldatutako proiektuaren onarpen bikoitzaren zain; Adifena lehenengo, eta Eusko Jaurlaritzarena orain.

 

Aldatutako proiektuak barne hartzen dituen esku-hartzeen artean dago tunelen euste-egitura sendotzea, zoruaren deformazioen ondorioz eman den estutzea egonkortzeko xedearekin. Metanoa neurtzeko eta kontrolatzeko sistemak jarri dira ere, grisuaren presentzia detektatu baitzen indusketa-lanen exekuzioan zehar.

 

Ingurumena hobetzeko xedearekin harturiko beste neurri batzuk dira aire zabalean ezponda gainean doan zatiko euste-hormen altuera murriztea, Deskarga errekaren inguruan duten ikusizko eragina murrizteko, bai eta indusketa-materialen bolumenen murrizketa ere. Halaber, tunelaren sarreran dagoen ebakuazio-plataformaren behin betiko sarbideen, pantaila akustikoen eta GI-632 errepidearen gaineko Deskargako bidezubiaren zimendatzeen azterketaren egokitzea optimizatu egin da.

 

 

 

2 iruzkin
  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    [EUSKAL Y] Eusko Jaurlaritzak euskal Y-aren Antzuola-Ezkio Mendebaldea zatiaren aldatutako proiektua onartu du ➡ https://t.co/Kg7uty7O7r

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    [Y VASCA] El Gobierno Vasco aprueba el proyecto modificado del tramo Antzuola-Ezkio Oeste ➡ https://t.co/iMlepKFUH8

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak