Berriak Lehendakaritza
Eu

Eusko Jaurlaritzak Euskal Autonomia Erkidegoan I+G proiektuak eta energia-eraginkortasunekoak finantzatzeko programa berria martxan jarriko du

2016.eko uztailak 27
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.
  • Programa horri esker gehienez ere 150 milioi euroko zenbatekoa izango duten maileguak eman ahal izango dira adierazitako esparruetan inbertsio-proiektuak sustatzeko; horrek esan nahi du 200 milioi euroko inbertsioak finantzatuko direla.

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburu Arantxa Tapiak jakinarazi Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketan, garapenean, berrikuntzan, energia-eraginkortasunean eta ekimen zientifiko eta teknologikoetan egiten diren inbertsioei finantza-laguntza emateko programa berri bat abian jartzen duen dekretua onartu duela Gobernu Kontseiluak.  Zientzia, Teknologia eta Berrikuntza Planaren (ZTBP) esparruan eta Euskadi berrikuntzaren alorrean Europaren buruan kokatzeko konpromisoari jarraikiz.

Zentzu horretan, Tapia sailburuak eskualde gogorra izatetik eskualde liderra izatera berrikuntza arloak ez da programa baten bidez lortzen, hori dela eta azaldu duenez, Euskadik ekimenak, programak eta tresnak ditu etengabeko hobekuntzan aurrera egiten dutenak.  

Programa horri esker gehienez ere 150 milioi euroko zenbatekoa izango duten maileguak eman ahal izango dira adierazitako esparruetan inbertsio-proiektuak sustatzeko; horrek esan nahi du 200 milioi euroko inbertsioak finantzatuko direla. Programa horren onuradun izan daitezke industria-sektoreko eta/edo horri lotutako zerbitzuetako enpresa pribatuak, direla pertsona fisikoak, direla juridikoak, teknologia-zentroak eta ikerketa kooperatiboko zentroak, teknologiaren euskal sareari atxikiak.

Programa Euskal Autonomia Erkidegoan egin beharreko sustatzeko inbertsio-proiektuei zuzentzen zaie, programaren onarpenak ondorioak sortzen dituenetik 2017ko abenduaren 31 arte hasten direnei. Kategoria hauetakoak izan beharko dira:

a) Ikerketako, garapeneko eta berrikuntzako (I+G+b) proiektuak, bakarka zein lankidetzan egiten direnak. Esparru honetan sar daitezke funtsezko ikerketara zuzendutako proiektuak, direla lan esperimentalak edo teorikoak, industria-ikerketara zuzendutakoak, direla produktu, prozesu edo zerbitzu berriak garatzera edo egun daudenak hobetzera bideratuak, eta garapen esperimentalera zuzendutako proiektuak, produktu, prozesu edo zerbitzu berriak edo hobetuak egiteko asmotan.

b) Energia-eraginkortasun handiagoa lortzera (hots, energia-kontsumoa murriztera bideratuak), energia berriztagarriak hartzera edo fuel-oliozko zein ikatzezko tresneria ordeztera bideratutako neurrietan inbertsioak egiteko proiektuak.

c) Izaera zientifikoa eta teknologikoa duten inbertsio-proiektuak, ikerketaren emaitzak balio erantsi handiko produktu eta zerbitzu bihurtzea helburu dutenak.

Finantza-laguntzako programa hau Euskal Autonomia Erkidegoan ikerketan, garapenean eta berrikuntzan egindako inbertsioak erakartzeko eta trakzio-proiektu teknologikoak garatzeko lankidetza publiko-pribatuaren beste adierazpide bat da, Eusko Jaurlaritzak espezializazio adimendunean eta ikerketa-, zientzia-, teknologia- eta berrikuntza-sistemaren eraginkortasunaren hobekuntzan oinarritutako ikerketa- eta berrikuntza-politikaren alde egindako apustua indartzen duena.

SUSPERRALDI EKONOMIKOA

Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak adierazi du, gainera,  Barne Produktu Gordinaren hazkundeari buruzko datua % 3koa izan dela. Arantxa Tapiak esan duenez, datu honekin “Eusko Jaurlaritzaren 2016rako aurreikuspenen gainetik gaude oraindik” (% 2,6an daude kokatuak). Era berean, erantsi du joerak positiboa izaten jarraitzen duela eta “gure ehun ekonomikoa, pixkanaka, hazten, suspertzen ari dela”. Hala ere, esan du “ziurgabetasun handia” dagoela, bai Europan, bai Estatuan, eta horren ondorioz, “gorabeherak izan daitezkeen esparru batean” ari gara mugitzen oraindik. “Dirudienez, joera esaten ari zaigu finkatu egin dela, eta gure ekonomia hazten ari dela pixkanaka”, esan du amaitzeko.

Gainera, Arantxa Tapiak merkataritzaren sektorea aipatu du, “krisian zehar gehien jasan duenetako bat, suspertzen gehien kostatzen ari zaion bat”, eta datu positiboak eskaintzen ari dena hazkundearen eta enplegu-sorkuntzaren mailan, “gutxika, baina bide onean goaz”, erantsi du. 

2016-07-27 gai-zerrenda

Prentsa-txostena

 

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ELKARGI_SGR
    2016.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    EJ-k Euskal Autonomia Erkidegoan I+G proiektuak ta energia-eraginkortasunekoak finantzatzeko programa berria https://t.co/u8CReX9caD @Irekia

  • @H_Enea
    2016.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @ihobEJGV: #SUBVENCIONES Nuevo programa del GVasco para financiar proyectos de I+D y #eficienciaenergética https://t.co/qYT43A56UF

  • @ihobEJGV
    2016.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    #SUBVENCIONES Nuevo programa del GVasco para financiar proyectos de I+D y #eficienciaenergética https://t.co/qYT43A56UF

  • @Udalsarea21
    2016.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    #SUBVENCIONES Nuevo programa del GVasco para financiar proyectos de I+D y #eficienciaenergética https://t.co/YdkyuLzwtr #cambioclimatico

  • @ibartolome
    2016.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@Gob_eus pone en marcha un programa para financiar proyectos de I+D y eficiencia energética en #Euskadi https://t.co/dQ7hm

  • @JavierCalvino
    2016.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@Gob_eus pone en marcha un programa para financiar proyectos de I+D y eficiencia energética en #Euskadi https://t.co/dQ7hm

  • @jescoin
    2016.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    RT @Innobasque: .@Gob_eus pone en marcha un programa para financiar proyectos de I+D y eficiencia energética en #Euskadi https://t.co/dQ7hm

  • @Innobasque
    2016.eko uztailak 28

    Comentario de Twitter:
    .@Gob_eus pone en marcha un programa para financiar proyectos de I+D y eficiencia energética en #Euskadi https://t.co/dQ7hmjHFUu #Energía

  • 2016.eko uztailak 28

    Ánimo,en el buen camino, tenazmente:
    http://xavierferras.blogspot.com.es/2016/07/mas-sobre-renta-basica-universal.html?utm_source=feedburner&utm_medium=email&utm_campaign=Feed:+Innovacin60+(INNOVACI%C3%93N+6.0)
    según el Fondo Monetario Internacional, cada euro público invertido en investigación aplicada a la industria revierte en 12,5 euros de crecimiento del PIB en el medio plazo. Crear un país rico basado en conocimiento y transformar la estructura social mediante nuevos enfoques radicalmente innovadores. Cambiar el paradigma. Este es el verdadero camino del futuro. Quizá nosotros no lo veamos, pero deberíamos conjurarnos para que lo vean nuestros hijos.

  • @AlmudenaOtaola
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El Gobierno pone en marcha un nuevo programa para financiar proyectos de I+D y eficiencia energética en Euskadi ➡ https://t.co

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno pone en marcha un nuevo programa para financiar proyectos de I+D y eficiencia energética en Euskadi ➡ https://t.co/sMHimrxS7i

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)