
Ana Oregi sailburua Astigarragan egon da, eraikuntza eta eraispen hondakinak birziklatzeko planta baten aurkezpenean
Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregi Astigarragan egon da gaur goizean, eraikuntza eta eraispen materialak birziklatuko dituen Ekotrade enpresako instalazio berrien aurkezpenean.
Gipuzkoako Ahaldun nagusia, Astigarragako alkatea eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen zuzendaria han zirela ere, Oregi sailburuak adierazi duenez, “etxebizitzen eta azpiegitura zibilen eraikuntza- eta eraispen-lanetan sorturiko hondakinen kudeaketak ekonomia zirkularraren baitan sarturiko jasangarritasunaren aldeko irizpide profesionala eta argia eskatzen du, erabaki eraginkorrak eta bizkorrak ahalbidetuko dituena, zabortegien betetzea saihestu ahal izateko”.
“Eraikuntzen eraispenetan, indusketetan eta bide publikoen egokitzapenetan eta errepideak eta azpiegiturak eraikitzean sorturiko “geldoak” berrerabilgarriak dira askotan beste ekoizpen-alor batzuentzat, balorizazio, hautaketa, garbiketa eta prestaketa ezberdinei esker”, azaldu du Ana Oregik.
-
2016-07-26
Comentario de Twitter:
Ana Oregi asiste en Astigarraga a la presentación de una planta de reciclaje de residuos de construcción/demolición ➡https://t.co/TEABR9sJ1u