Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Jaurlaritzak 18,2 milioi euro inbertituko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien irisgarritasuna, komunikazioak eta espazio publikoak hobetzeko 2016an

2016.eko uztailak 26
  • Euskal Autonomia Erkidegoko hamabi udalek 50.000 euro eta 5 milioi euro arteko diru-laguntzak jasoko dituzte herritarren bizi-kalitatea hobetzea ahalbidetuko duten udal-inbertsioak edo -obrak egiteko. 
  • Horien artean Barakaldo, oinezkoen pasabidea eraikiko du hirigintzako ikuspuntutik hiria batzeko eta herriko segurtasun gutxien duen puntu ilun bat desagerrarazteko.

Herri Administrazio eta Justiziako sailburu Josu Erkorekak eta Barakaldoko alkate Amaia del Campok Lasesarre-Desertua auzoa bisitatu dute gaur goizean. Bertan, bi erakundeek oinezkoen pasabide bat eraikiko dute Barakaldoko zona horren irisgarritasuna hobetzeko. Ekitaldian izan dira, era berean, Udal Harremanetako zuzendari Elixabete Etxanobe eta Udal Hirigintza, Azpiegitura eta Zerbitzuetako zinegotzi Jon Andoni Uria.

Lasesarre-Desertuko oinezkoen pasabidea Barakaldon egiteke dagoen obra da. Trenbidearen gainetik eraikiko da eta Murrieta kalea Desertu plazarekin lotuko du; hau da: Galindoko hiri-zona Barakaldoko erdigunearekin. Pasabideari esker, egun tren-pasabideak banantzen dituen Barakaldoko bi zona elkartuko dira eta auzo horren hirigintza-berroneratzeari jarraitutasuna emango zaio. Proiektuaren helburua da pasagune natural bat egitea, ingurunean integratua eta harekin bat etorriko dena, trenbide-trazaduraren bi alboen artean, egun arkitektura-oztopo horrek berekin dakarren inpaktua minimizatzearren. Obrak auzokideen eskakizunari erantzuna emango dio herriko segurtasun gutxien duen puntu ilun bat desagerraraztuz. Puntu honetan azken urte hauetan hainbat eraso eman dira.

Eusko Jaurlaritzak garrantzitsutzat jotzen du Barakaldon azpiegitura hori eraikitzea, auzokoen bizi-kalitatea nabarmen hobetuko baitu. Obraren guztizko kostua 1,7 milioi euro izango da, eta Eusko Jaurlaritzak urteko bi ordainketen bidez finantzatuko du: 441.625 euro 2016 honetan eta 1.324.875 euro 2017an.

18,2 MILIOI EURO EAEko UDALERRIENTZAT

2016. urte honetan, Eusko Jaurlaritzako Herri Administrazio eta Justizia Sailak, Erakunde Harremanetarako Sailburuordetzaren bidez, 18.189.375 euro inbertituko ditu EAEko udalei laguntzeko udalerrien irisgarritasuna, komunikazioak eta espazio publikoak hobetuko dituzten obren zati bat finantzatzen.

Zenbateko horren zatirik handiena, 5 milioi euro, Vitoria-Gasteizen inbertituko da. Gainerakoa beste 11 udalen artean banatuko da, aurten aurreikusita baitaukate hiri-irisgarritasuna eta -mugikortasuna hobetzeko obrak egitea; espazio publikoak egokitu, hornitu eta hobetzea; olgetarako espazioak (adibidez, haurrentzako jolas-eremuak) sortzea; telekomunikazioak eta energia-eraginkortasuna hobetzea eta abar.  

Vitoria-Gasteiz: 5.000.000 €

  • Vitoria-Gasteiz EAEko erakunde komunen egoitzatzat sustatzea: 5.000.000 €

Portugalete: 4.047.750 €

  • Alonso Allende eta Rivas auzoan zaborraren bilketa pneumatikoaren sistema ezartzea: 2.350.000 €
  • “La Florida” futbol-zelaia egokitzeko eta hobetzeko lanak: 400.000 €
  • Portugaleteko Udalaren berritze eta administrazio elektronikorako proiektua: 350.000 €
  • Igogailuen bidez hiri-irisgarritasuna hobetzea Lepanto kalean eta Atalaya kalean: 420.000 €
  • Espazio publikoetan eta kirol-espazioetan egitura estaliak instalatzea: 400.000 €
  • 3. adinean autonomia pertsonala bultzatzeko parke bioosasungarriak instalatzea: 80.000 €
  • “Santa Clara” kultura-etxea berritu eta hornitzea: 47.750 €

Eibar: 2.500.000 €

  • Hiri-espazioetan jardunak gauzatzea eta irisgarritasuna hobetzea: 1.900.000 €
  • Ekipamendu publikoak eta energia-eraginkortasuna hobetzeko jardunak: 600.000 €

Irun: 2.050.000 €

  • Luis Mariano kalean eta Artaleku kiroldegian irisgarritasuna hobetzea instalazio mekanikoen bidez: 1.000.000 €
  • Erabilera anitzeko kirol-pista Gain-Gainean parkean: 400.000 €
  • Arbesko poligonoa berrurbanizatzea: 300.000 €
  • Haurrentzako jolas-eremuak sortzea: 230.000 €
  • Amaia kultura-etxearen eszena-makineria berritzea: 120.000 €

Zumarraga: 1.200.000 €

  • Gizarte-etxea (1. fasea): 850.000 €
  • Zumarragako ospitalerako sarbideak hobetzeko obrak: 200.000 €
  • Irisgarritasuna hobetzeko jardunak: 100.000 €
  • Soraluze/plaza/Legazpi proiektu teknikoa idaztea: 50.000 €

Lasarte-Oria: 1.000.000 €

  • Hiri-irisgarritasuna hobetzeko jardunak: 1.000.000 €

Pasaia: 1.000.000 €

  • Hiri-hobekuntzarako jardunak Molinao itsasadarraren esparruan: 800.000 €
  • Azkuene parke zentrala leheneratzea: 50.000 €
  • Integrazio funtzionaleko eta ingurumen-integrazioko jardunak Trintxerpen: 150.000 €

Iruña Oka: 700.000 €

  • Santa Katalina lorategi botanikoa (Iruña Okako enplegu-planak): 200.000 €
  • Azpiegitura-inbertsioak (Iruña Okako enplegu-planak): 500.000 €

Moreda: 150.000 €

  • Hiri-irisgarritasuna eta -mugikortasuna hobetzeko hirigintzako esku-hartzeak: 150.000 €

Ermua: 50.000 €

  • Zuntz optikozko sarea ezartzea. ERMUATICen bigarren fasea (berrikuntza soziala): 50.000 €

Donostia: 50.000 €

  • Donostiako Sustapena SA, hiriko wifi-sarea zabaltzea: 50.000 €
3 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @JGorbena
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno invierte 18,2 millones de euros en mejorar la accesibilidad, comunicaciones y espacios públicos de l... https://t.co/cQOpuFtSfH

  • @arartekomapak
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    El Gobierno invierte 18,2 millones de euros en mejorar la #accesibilidad, comunicaciones y espacios públicos de l... https://t.co/zoWtU8ZnCj

  • @arartekomapak
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    Jaurlaritzak 18,2 milioi euro inbertituko ditu Euskal Autonomia Erkidegoko udalerrien #irisgarritasuna, komunikaz... https://t.co/awzFvbJycJ

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Amaia del Campo, Alcaldesa de Barakaldo; Jon Andoni Uria, oncejal de urbanismo, infraestructuras y servicios municipales.