Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Ana Oregik Euskotreneko txartelak saltzeko makina berria aurkeztu du Hendaiako SNCFko geltokian

2016.eko uztailak 26
  • “Akitaniako TER zerbitzuko eta beste trenbide zerbitzu batzuetako bidaiariak erakarriko ditu Topoaren Hendaia/Donostia zerbitzura”.

 

Hendaia 16 07 26

Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregik adierazi duenez, “Hendaiako SNCF geltokiaren barruan jarritako Euskotreneko txartelak saltzeko makina berriaren xedea da Akitaniako TER zerbitzuko eta beste trenbide-zerbitzu batzuetako bidaiariak erakartzea Topoak edo Donostialdeko Metroak garatzen duen Hendaia/Donostia zerbitzura”.

 

Ana Oregik eta Euskotreneko zuzendari Imanol Lezak Frantziako trenbide-linea atlantikoaren trenbide-terminaleko instalazioak bisitatu dituzte. Bertan, euskal trenbide-zerbitzuak atxikitako geltoki txiki bat dauka eta aipatua hobetzeko eta handitzeko proiektu ezberdinak daude mahai gainean.

 

“Euskotrenek Hendaian duen geltokiak ohiko zerbitzuak eskaintzen ditu: nasak, itxarongela eta txartelak saltzeko eta bidaiariei artatzeko leihatila. Baina bere eskaintzea handitzea erabaki dugu eta Topoaren zerbitzua sustatuko dugu SNCFko geltokian bertan, makina berri honi esker, Baiona, Dax edo Bordeletik datozen bidaiariak Euskotrenek eskaintzen duen hurbileko garraio publikoa hartzera anima daitezen”.

 

Orain dela hilabete batzuk, Euskadiko eta Frantziako trenbide-enpresek akordioa sinatu ostean, “oinatz urdinak” margotu ziren Hendaiako Place de la Gare plazatxoan. Hauek, SNCFko geltokitik irten eta hogei metroko distantzia bete eta gero Euskotreneko geltokira gidatzen dituzte Irunera edo Donostiara doazen bidaiariak.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @transfermuga
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    Ana Oregik Euskotreneko txartelak saltzeko makina berria aurkeztu du Hendaiako geltokian https://t.co/CoQIXu5eAB https://t.co/yxrC5CAAtE

  • @transfermuga
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    Ana Oregi visita la estación SNCF-Hendaia donde Euskotren lleva a cabo una serie de mejoras https://t.co/Wx3P6xNR1S https://t.co/DnD612dOm8

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Marc Moulin, Julien Labaka