Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Abian da Londres-Donostia aireko konexio berria

2016.eko uztailak 26
  • Ana Oregi Sailburua irailaren 1era arteko lehen hegaldi operatiboaren aireratzean egon da.
  • Hegazkinaren bataioa:“Gipuzkoa” izena jarri diote.
  • Ortzibiak konexioaren garrantzia nabarmendu du: “bisitariak ekarriko ditu”
  • DSS2016ko ordezkaritza batek hegaldia hartu du DSS2016 Kultur Hiriburutza sustatu eta Shakespeare-ri eginiko omenaldi batean parte hartzeko.

 

D 16 07 26

Londres-Donostia aireko konexioaren lehen hegaldia gaur goizeko 09:25ean aireratu da Hondarribiko aireportutik, DSS2016 Kultura Hiriburutzaren ordezkaritza bat zeramala. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu Ana Oregi hegazkinaren bataioaren lekuko izan da. Gipuzkoa izena eramango du hemendik aurrera.

 

Lehen hegaldia irekitzeko ekitaldian Gipuzkoako Ahaldun Nagusi Markel Olanok eta Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politikako Sailburu eta Ortzibiako Presidente Ana Oregik parte hartu dute. “Konexio berri honek Lurraldearentzat eta euskal biztanleriarentzat orokorrean duen garrantzia” nabarmendu dute biek, “bisitariak erakartzeko erreminta izango baita”. Air Nostrumeko Salmenta Zuzendari Juan Corralek bertan parte hartu du ere. Honek, konpainiak Hondarribia-Donostia aireportuarekin eta Europako Kultur Hiriburutzaren ekitaldiekin duen konpromisoa nabarmendu du.

 

CRJ200 motako hegazkinak 890 Km/h gurutzaldi-abiadura dauka eta Londres eta Donostia gaurtik, uztailaren 26tik, irailaren 1a arte konektatuko ditu, astean biko frekuentziaz: asteartetan eta ostegunetan. Londres gune estrategiko handia da Europako Kultur Hiriburutzarentzako bisitariak lortzeko. Egunera arteko datuen arabera, saldutako txartelen % 65 Espainiatik kanpo saldu da. Horien artean, % 53 Britainia Handian eta % 12 Uruguai, AEB eta Australia bezalako herrialdetan.

 

Londres eta Donostia lotuko dituen konexio berri hau Ortzibia Sozietateak aireportua sustatzeko egiten dituen ekimenen barruan kokatzen da. Beste ekimenetako bat izan da kutxazain bat instalatzea terminalean.

 

Shakespeare

Donostia 2016 Europako Kultur Hiriburutzaren ordezkaritza batek, Pablo Berastegi zuzendari nagusia buru zela, Londresera doan lehen hegaldia hartu du, William Shakespeare-n heriotzaren 400. urteurrena oroitzeko egingo den ekitaldi batean parte hartzeko. Ekitaldia bihar izango da, uztailaren 27a, goizeko 10etan, British Councilek Spring Gardensen duen mundu mailako egoitzan. Erakunde britainiar horren zuzendari nagusi Ciarán Devanek gidatuko du ekitaldia.

 

Britainiar kulturaren maisu handiaren omenaldiarekin bat eginaz, Hiriburutzaren ordezkariek Udako gau bateko ametsa lanaren euskarazko bertsioaren ale bat emango diote erakunde britainiarrari. Aipatu lana arratsero antzeztu da, Donostian, ekainaren 21a eta uztailaren 24a bitartean.

 

2 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ASPEGI
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [AEROPUERTO DE HONDARRIBIA] Entrada en servicio de la nueva conexión aérea Londres-San Sebastián/Donostia ➡ https://t.co/SqiH9h

  • @ASPEGI
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: [HONDARRIBIAKO AIREPORTUA] Abian da Londres-Donostia aireko konexio berria ➡ https://t.co/jlZ2KizrjT https://t.co/50I2zC0e5z

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Markel Olano, Juan Corral, Pablo Berastegi