Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak

Bizitegi-bazterketa larriaren fenomenoa aztertzeko eta gainditzeko protokoloa sinatu dute euskal administrazioek

2016.eko uztailak 26

Euskal Autonomia Erkidegoan, 18 urtetik gorako ia bi mila pertsona kalean bizi dira edo aldi baterako ostatu hartzen dute aterpetxeetan edo etxerik ez duten pertsonentzako ostatalekuetan. Foru-, toki- eta autonomia-administrazioen ordezkariek lankidetza-protokoloa sinatu dute gaur bizitegi-bazterketa larriaren fenomenoaren azterketa eta analisia sakontzeko.

2014an, Eusko Jaurlaritzak eta EAEko udalerri nagusietako hamarrek sustatu zuten gaueko zenbaketa batek 1.836 pertsona identifikatu zituen bizitegi-bazterketa larriko egoeran: 323k kalean ematen zuten gaua eta beste 1.513k etxerik gabeko pertsonentzako bizitegi-baliabide publikoren batean hartzen zuten ostatu. Zenbatutako pertsona guztietatik, 297 Araban zeuden (% 16,2), 904 Bizkaian (% 49,2) eta 635 Gipuzkoan (% 34,6).

Bizitegi-bazterketa larriaren fenomenoa mundu osoan gora egiten ari den errealitatea da (homeless). Alabaina, arazo horrek eraginpean hartzen dituen pertsonen ezaugarri soziodemografikoak ezagutzea ahalbidetzen duen azterketa espezifikorik ez izatea da erakundeek bizitegi-bazterketa larriaren tratamenduari aurre egiterakoan aurrez aurre topatzen duten oztopo nagusietako bat.

Alor horretan aurrera egiteko, Eusko Jaurlaritzaren, hiru foru-aldundien, 3 hiriburuetako udalen (Bilbao, Donostia eta Vitoria-Gasteiz) eta Eudelen ordezkariak (bat egiteko interesa agertu duten udalen izenean) Arabako hiriburuan bildu dira gaur, dirudienez gero eta eragin sozial handiagoa duen fenomeno horri buruz egin beharreko lanen jarraitutasuna bermatuko duen lankidetza-protokoloa sinatzeko. Aurrerantzean gainera, Euskal Autonomia Erkidegoko beste udal batzuek ere protokoloarekin bat egin ahal izango dute.

Akordio horri esker epe labur, ertain eta luzean garatuko diren jardueren edukia ezarri ahal izango da (zenbaketak antolatzea, aurkitutako pertsonei inkestak egitea, ikerketak eta txosten monografikoak egitea, mintegiak antolatzea, eta abar).

Protokoloak ezartzen duenez, aurten eta aurrerantzean bi urtez behin, bizitegi-bazterketa larriko egoeran dauden pertsonen zenbaketak egingo dira udalerri interesdunetan. 2017an, eta hurrengo urte bakoitietan, zenbaketaren emaitzen txostena egingo da, gero bizitegi-bazterketari buruzko jardunaldi monografikoen esparruan aurkezteko.

Protokoloa sinatu duten erakundeek konpromisoa hartu dute jarduerak gauzatzeko behar diren baliabide teknikoak, ekonomikoak edo materialak jartzeko. Horiek horrela, udalek hurrenez hurrengo udal-barrutietan bizitegi-bazterketa larriko egoeran dauden pertsonen zenbaketak egiteko baliabide teknikoak eta pertsonalak bideratuko dituzte; foru-aldundiek zenbaketa egiteaz arduratuko diren pertsonen eskueran jarriko dituzte zuzenean zein zeharka kudeatzen dituzten zentroak eta baliabideak eta akordioak aintzat hartzen dituen ikerketak egiteko behar diren estatistika- edo kudeaketa-datuak; Eusko Jaurlaritzaren Enplegu eta Gizarte Politiketako Sailak emaitzen txostena egin eta/edo finantzatuko du, eta hori aurkezteko jardunaldi monografikoak antolatuko ditu; azkenik, Eudel arduratuko da protokoloak babesten dituen jardueretan parte hartzen duten udalen arteko koordinazioa eta informazio-trukea ahalbidetzeaz.

20 iruzkin
  • 2016.eko uztailak 28

    Otra iniciativa importante. En los países al sur de américa, tenemos magnitudes de personas en situación de calle que son monstruosas. La magnitud que aquí se señala es bajísima. Las soluciones integrales no existen, solo la apertura de centros de acogida principalmente en épocas de frío y lluvias intensos. La salas de urgencia de hospitales se llenan de este tipo de personas como forma de paliar los fríos y lluvias, sobre todo en invierno.

  • @imanollanda
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    Bizitegi-bazterketa larriaren fenomenoa aztertzeko eta gainditzeko protokoloa sinatu dute euskal administrazioek https://t.co/aYZpUllZBR

  • @imanollanda
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    Las Administraciones vascas firman un protocolo para combatir la exclusión residencial grave
    https://t.co/mFcW681u7i https://t.co/LgEpbuvcss

  • @maribi56
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    Top story: Irekia Eusko Jaurlaritza - Gobierno Vasco :: Las administraciones va… https://t.co/6tIl4hjRHR, see more https://t.co/RT8QkooQht

  • @mikel_uriguen
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    Deben liderar la respuesta... - Administraciones vascas firman un protocolo para estudiar y combatir el fenómeno... https://t.co/KZdjxgELrX

  • @caritas_bizkaia
    2016.eko uztailak 27

    Comentario de Twitter:
    RT @caritas_bizkaia: Administraciones vascas firman un protocolo para estudiar y combatir el fenómeno de la exclusión residencial... https:…

  • @caritas_bizkaia
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    Administraciones vascas firman un protocolo para estudiar y combatir el fenómeno de la exclusión residencial... https://t.co/XNkgXryBk9

  • @mikel_uriguen
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Administraciones vascas firman un protocolo para estudiar y combatir el fenómeno de la exclusión residencial grave ➡ https://t.…

  • @caritas_bizkaia
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Administraciones vascas firman un protocolo para estudiar y combatir el fenómeno de la exclusión residencial grave ➡ https://t.…

  • @ConsejeroD7
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Administraciones vascas firman un protocolo para estudiar y combatir el fenómeno de la exclusión residencial grave ➡ https://t.…

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Administraciones vascas firman un protocolo para estudiar y combatir el fenómeno de la exclusión residencial grave ➡ https://t.…

  • @caritas_bizkaia
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Bizitegi-bazterketa larriaren fenomenoa aztertzeko eta gainditzeko protokoloa sinatu dute euskal administrazioek ➡ https://t.c

  • @mikel_uriguen
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Bizitegi-bazterketa larriaren fenomenoa aztertzeko eta gainditzeko protokoloa sinatu dute euskal administrazioek ➡ https://t.c

  • @ConsejeroD7
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Bizitegi-bazterketa larriaren fenomenoa aztertzeko eta gainditzeko protokoloa sinatu dute euskal administrazioek ➡ https://t.c

  • @AzalgorriBilbao
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Bizitegi-bazterketa larriaren fenomenoa aztertzeko eta gainditzeko protokoloa sinatu dute euskal administrazioek ➡ https://t.c

  • @OTSBizkaia
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    Las administraciones vascas firman un protocolo para estudiar y combatir el fenómeno de la exclusión residencial... https://t.co/NQPDGqngMk

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    Bizitegi-bazterketa larriaren fenomenoa aztertzeko eta gainditzeko protokoloa sinatu dute euskal administrazioek ➡ https://t.co/8kK2iu6SjZ

  • @Gaiainvest
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Administraciones vascas firman un protocolo para estudiar y combatir el fenómeno de la exclusión residencial grave ➡ https://t

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    Administraciones vascas firman un protocolo para estudiar y combatir el fenómeno de la exclusión residencial grave ➡ https://t.co/hYd1RHTonB

  • @zalaka11
    2016.eko uztailak 26

    Comentario de Twitter:
    Las administraciones vascas firman un protocolo para estudiar y combatir el fenómeno de la exclusión residencial... https://t.co/lMH4piailG

Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
Beste gonbidatu batzuk
  • Hiru foru-aldundietako, Eudeleko eta hiru hiriburuetako udaletako ordezkariak