Berriak
Eu

Euskadi-Basque Countryk adituen aholkularitza izango du nazioarteko jardueran

2016.eko uztailak 26

Urkullu lehendakaria Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordea eratzeko ekitaldiaren buru izan da gaur.

Eusko Jaurlaritzaren eta gizarte zibilaren arteko topagunea da. 

Iñigo Urkulllu lehendakaria Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordeak egindako lehenengo bileraren buru izan da gaur goizean, eta batzordea formalki eratuta geratu da. Organo berri hau eratu da gizarte zibilak parte hartzeko foroa izan dadin, Euskadi-Basque Country nazioartekotzeari buruzko eztabaida sustatzeko eta aholku emateko.

Batzordea Euskadiko eragileek osatzen dute, eta batzordekideek nazioarteko esparruaren ezagutza zabala eta askotariko profilak dituzte; besteak beste, soziala, akademikoa, kulturala, teknologikoa eta enpresa-arlokoa.

Eusko Jaurlaritzaz gainera, beste hainbat erakunde ere ordezkatuta daude batzordean: euskal unibertsitateak, korporazio teknologikoak, merkataritza-ganberak, Guggenheim Museoa, Basque Culinay Center, Mondragon Internazionala eta Munduko Nekazaritza Foroa, besteak beste. Kanpo Harremanetarako Idazkaritza Nagusiak, bestalde, nazioartean eragina duten 5 pertsona ospetsu proposatu ditu batzordekide izateko, eta hauek dira, zehazki: Eneko Landaburu, EBko Kanpo Harremanetarako zuzendari nagusi ohia; Ana Maria Correa, Michell Bacheleten lehenengo gobernuko Ekonomiako zuzendariordea; Kirmen Uribe, euskal idazlea eta Narratiba Sari Nazionala; Ana Maria Arriola, Euskadiko GGKEen Koordinakundeko burua; eta Arantxa Anitua, Buenos Aireseko Laurak Bateko, munduko Euskal Etxerrik zaharreneko, burua.  

Bere esku-hartzean lehendakariak nabarmendu du batzorde berri hau eratuta nolabait ere jarraipena ematen zaiola “Euskadi nazioartekotzeko bideari”, eta gogoratu du legealdiko lehenengo erreferentea 2013an aurkeztutako Basque Country Estrategia izan zela, eta ondorengoak Nazioartekotze Esparru Estrategia 2020 (2014ko apirila), Euskal Gizataldeen Mundu Batzarra (2015), eta Basque Consortium gida (2015).

“Gure helburua da aurrera elkarrekin egitea, zuek Batzorde honetan ordezkatzen dituzuen eragileen bitartez. Eta mahai honen inguruan elkartu diren ezagutza, esperientzia eta nazioarteko joan-etorriak aprobetxatu nahi ditugu, beraz, foro hau elkarrekin gogoeta egiteko tokia, arlo publikoaren eta pribatuaren arteko lankidetzarako eta sareko lanerako topagunea izan dadin”  – esan die bertaratu direnen kideei.

EUSKADI MUNDUAN

Gaurko topaketan 2020rako Basque Country Estrategiaren 2014-2015eko Jarraipen Txostena eta Ildo Nagusiak aurkeztu dira, eta, gainera, Euskadiren nazioartekotzeko prozesuaren “erradiografia”, hau da, Euskadiren presentzia globala ezagutzeko eta presentzia horren jarraipena egiteko adierazle-sistema, aztertu da.  

2014-2015 biurtekoaren analisiaren arabera, Eusko Jaurlaritzaren jarduera-esparruetan guztira 827 ekintza gauzatu dira bi urte hauetan: 324 2014an eta 503 2015ean.

Horrela bada, Euskadiko erakundeak (Eusko Jaurlaritza) 74 herrialdeetan daude Belgikan, Argentinan, Txilen, Kolonbian, Estatu Batuetan eta Mexikon kokatutako 6 ordezkaritzen bitartez; eta 10 bulego daude ekonomiaren eta merkataritzaren esparruko interesak ordezkatzeko SPRI sarearen bidez.

Bestalde, Euskadin 41 herrialdetako kontsulatuak daude, eta horietako ekonomiak munduko BPGren % 30,8 dira.   

Eta, hortaz gainera, euskal enpresak 94 herrialdetan daude eta 1.680tik gora daude atzerrian ezarrita. 

2015ean euskal herritar bakoitzak, batez beste, 14,28 euro jarri zituen Nazioarteko Garapenerako Lankidetza proiektuetarako.  

Interneten munduko hizkuntzen % 5 bakarrik erabiltzen dira, eta horietako bat euskara da; sarean nabigatzeko erabiltzen diren hizkuntzetako 44.a da

Euskaditik esportatzen diren tarteko teknologiako eta goi-teknologiako produktuak esportazio guztien % 51,9 izan ziren 2015ean.

**Kanpo Harremanetarako Aholku Batzordearen osaera

Iruzkin bat
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • ana
    2016.eko uztailak 26

    pues me alegro tanto animo @iurkullu

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)