Berriak Enplegua eta Gizarte Politikak
Eu

CONFEBASK-ek, CCOO-k eta UGT-k negoziazio kolektiboa sustatzeko eta akordioak errazteko konpromisoa hartu dute Eusko Jaurlaritzarekin batera

2016.eko uztailak 22

Gizarte Elkarrizketarako Mahaiak ospatu duen gaurko bilkuran, Eusko Jaurlaritzako hiru sailburuk hartu dute parte: Arantza Tapia Ekonomiaren Garapen eta Lehiakortasuneko sailburuak, Ángel Toña Enplegu eta Gizarte Politiketako sailburuak eta Cristina Uriarte Hezkuntza, Hizkuntza Politika eta Kulturako sailburuak; sindikatuen aldetik, Euskadiko CCOOko idazkari orokorra den Unai Sordo, eta UGT Euskadiren idazkari orokorra, Raul Arza izan dira; Confebasken aldetik, presidentea, Roberto Larrañagak hartu du parte.

 

Bilkura horretan akordio hauek lortu dituzte parte-hartzaile guztiek:

Negoziazio kolektiboari buruzko akordioa

Eraginkortasun mugatua duten hitzarmenen difusioa, akordio orokorrak lortzeko ezintasunaren aurrean alternatiba bezala.

Estatuaren esparruan negoziatutako hitzarmenen gainetik Euskadin negoziatutako hitzarmenei lehentasuna emango dien Lanbidearteko Akordioaren aldeko apustua argia egin dute.

Negoziazioei eutsi, akordioak lortzeko irtenbideak bilatu eta bideratzeko.

Gizarte-elkarrizketaren instituzionalizazioa

Bestalde, Eusko Jaurlaritzak eta bertan bildu diren gizarte-eragileek sinatu duten adierazpenak aditzera ematen du Euskadin gizarte-elkarrizketa instituzionalizatzeko espazioa osatu behar dela.

Hartara, oinarrizko akordio honen bitartez, bertan bildu diren gizarte-eragileek eta Eusko Jaurlaritzaren ordezkariek konpromisoa hartu dute hurrengo legegintzaldian organo iraunkor bat eratzeko. Organo iraunkor horren helburua izango da gizarte- eta lan-esparruan eragina duten –hein batean edo bestean–Eusko Jaurlaritzaren zenbait arlotan partekatutako planteamenduak bilatzea eta eztabaidatzea. Organo horretan bilduko dira Eusko Jaurlaritzako ordezkariak eta parte-hartze instituzionala garatzeko borondatea azaltzen duten sindikatu eta enpresa elkarte adierazgarrienetako ordezkariak.

Adierazpen horretan, Eusko Jaurlaritzak eta eragile sinatzaileek aditzera eman dute prestakuntza profesionalak garrantzi handia duela herrialdeak, eta bertako herritarrek eta enpresek, behar bezala aurrera egiteko eta lehiakorrak izateko.

Hurrengo legegintzaldian organoa abian jartzeko bide horretan, Eusko Jaurlaritzak eta gizarte-eragileek uste dute komeni dela gizarte-eragileen parte-hartze instituzionala garatzeko berariazko esparru juridikoa ezartzea, Eusko Jaurlaritzak zein Legebiltzarrak berak finkatuta arau baten bitartez.

 

5 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @ADEGI
    2016.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Compromiso CONFEBASK, CCOO Y UGT con Gobierno Vasco, para promover la negociación colectiva y facilitar acuerdos ➡ https://t.c

  • @psasigain
    2016.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Compromiso CONFEBASK, CCOO Y UGT con Gobierno Vasco, para promover la negociación colectiva y facilitar acuerdos ➡ https://t.c

  • @anagonzdonostia
    2016.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Irekia: Compromiso CONFEBASK, CCOO Y UGT con Gobierno Vasco, para promover la negociación colectiva y facilitar acuerdos ➡ https://t.co

  • @blancourgoiti
    2016.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: Compromiso CONFEBASK, CCOO Y UGT con Gobierno Vasco, para promover la negociación colectiva y facilitar acuerdos ➡ https://t.c

  • @Gob_eus
    2016.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    Compromiso CONFEBASK, CCOO Y UGT con Gobierno Vasco, para promover la negociación colectiva y facilitar acuerdos ➡ https://t.co/JrKpIf8mv5

Komunikabideek behera kargatzeko
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Secretario general de CCOO de Euskadi, Unai Sordo; secretario general de UGT de Euskadi, Raúl Arza; presidente de CONFEBASK, Roberto Larrañaga