Berriak Osasuna
Eu

Bihotz Geldialdi batekin topo eginez gero jarduteko eta bizitzak salbatzen laguntzeko oso informazio baliagarria biltzen duen Mugikorrerako Aplikazioa prestatu dute Osasun Sailak eta Osakidetzak

2016.eko uztailak 26
(*) Azpititulazio-zerbitzu hau sortzen da probetako software bertsio batekiko automatizatutako eran. Barka itzazue akatsak.

Ospitaletik kanpo bihotz-geldialdi baten aurrean laguntzeko aplikazio berria jada erabilgarri dago euskaraz, gaztelaniaz eta ingelesez, eta doan deskarga daiteke

APP berriaren bitartez prestakuntza, bihotz-geldialdi bat igartzeko eta antzemateko informazioa, hurbilen dauden desfibriladoreei buruzko informazioa, eta desfibriladore hauek erabiltzeko moduari eta bihotz-biriketako bizkortzea egiteko moduari buruzko informazioa eskuratu ahal izango da. 

Iaz, Euskadin, ospitaletik kanpo 907 bihotz-geldialdi erregistratu ziren. Kasu horietako % 75ean lekuko bat zegoen eta hauetako % 25ean lekukoak masajea eman zuen.

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak eta Osakidetzak ospitaletik kanpo bihotz-geldialdi baten aurrean laguntzeko gailu mugikorretarako aplikazio berria prestatu dute. Aplikazio horri esker jende gehiagok ezagutuko du halako kasuetan zer egin behar den; eta horri esker, bihotz-geldialdiaren aurrean hobeto erantzungo da eta desfibriladoreak hobeto erabiliko dira. Hala adierazi du gaur goizean Jon Darpon Eusko Jaurlaritzaren Osasun sailburuak, Txema Unanue Osakidetzako Larrialdietako zuzendaria lagun zuela.

Tresna berri hau Osasun Saileko, Larrialdietako eta Osakidetzako kideek osatutako lan-talde batek egin, du eta bere garapen teknologikoan 20.000 euroko inbertsioa egin da. Tresnaren euskarazko, gaztelaniazko eta ingelesezko bertsioak jada erabilgarri daude IOS eta android gailuetan. Play Store-n (Android gailuak), Apple Store-n eta Osakidetzaren APPean doan deskarga daiteke.  

Hemendik aurrera, edonork bere mugikorrean edo tabletan oso informazio baliagarria eduki ahal izango du, ospitaletik kanpo bihotz-biriketako geldialdia jasaten duen pertsona bati berehalako arreta eskaintzeko. Informazio hori lau ataletan banatuta eskaintzen da:

  1. Prestakuntza eta ezagutzen testa
  2. Hurbilen dagoen desfibriladorea aurkitzea (geolokalizazioa).
  3. Ospitaletik Kanpoko Bihotz Biriketako Geldialdi bat igartzea eta antzematea.
  4. BBB (bihotz-biriketako bizkortzea) egiteko laguntza. Gainera, konpresioen maiztasunean laguntzeko, soinudun metronomoa darama.

Era horretan, jakin-mina piztu nahi duen app berriaren bitartez, bihotz-biriketako bizkortzearen inguruko informazioa oso modu errazean herritarrek hobeto ezagutu dezaten lortu nahi da; aplikazioaren bitartez ere, zauritutako pazientea sailkatzen eta bihotz-geldialdia antzematen lagundu nahi da; hau da, gertatutakoa geldialdia den ala ez ezagutzen lagundu nahi da.

Gainera, aplikazio honi esker ere Euskadin instalatuta dauden 1.227 desfibriladoreak (223 Araban, 658 Bizkaian eta 346 Gipuzkoan) non dauden jakin ahal izango da. Aplikazioak, gainera, erabiltzaileari desfibriladoreak erabiltzen eta Larrialdiak zerbitzuarekin harremanetan jartzen lagunduko dio, eta bihotz-geldialdiko kasutan nola jardun behar duen adieraziko dio. 

Jon Darpon Osasun sailburuak azpimarratu du APP berria oso tresna berritzailea dela, eta osasun-arazo honen aurrean Eusko Jaurlaritzak egindako apustuari, erabakiari eta interesari erantzuten diola, hauxe baita mendebaldeko herrialdeetan heriotza goiztiarraren arrazoi nagusia. Euskadiren kasuan, urtean 1.100 heriotza baino gehiago gertatzen dira. Hala, aplikazio hau erantzun hobea emateko Osasun Sailak eta Osakidetzak abian jarritako neurrietako bat da. Beste neurriak hauek dira: desfibriladoreen erabilera eta ezarpena arautzen duen Dekretua, edo erantzun-denborak murrizteko Infartu Kodearen aktibazioa Euskadin.

Osasun sailburuaren hitzetan, etengabeko lanaren, eta erabaki eta apustu honen ondorioz ere, baliabide berri bat jartzen dugu abian, bihotz-biriketako geldialdi baten aurrean aurkituz gero pertsonei nola jardun behar duten adierazteko eta, horrela, bizitzak salbatzen laguntzeko; bihotz-biriketako geldialdi baten aurrean gizartearen erantzunak biziak salbatzen baititu. Izan ere, lekukoen bidez egindako sakada torazikoei eta desfibrilazio goiztiarrari esker bizirik irteten diren pertsonen kopurua hirukoiztu egiten dela azpimarratu du.   

Hortaz, Ospitaletik kanpo bihotz-geldialdi baten aurrean laguntzeko aplikazio berriak ondoko honetarako balioko du: Ospitaletik kanpoko bihotz-geldialdiaren inguruan euskal herritarren ezagutzak handitzekogizartea guztion erantzukizuna den zerbaitetan inplikatzeko; gure inguruan bihotz-biriketako geldialdi-egoerak antzematen laguntzeko; biziraupen-katea abian jartzen bideratzeko; lekukoei bihotz-biriketako bizkortzea egiten laguntzeko; hurbilen dagoen kanpoko desfibriladore automatikoa non dagoen eta nola erabili behar den informatzeko; eta, bizi-euskarri aurreratuko erantzuna aktibatuz, erantzuna arintzeko.

Bihotz-geldialdi bat hauxe da: arnasketa eta berezko zirkulazioa bat-batean eta ustekabean etetea; eta horrek, lesio sendaezinak eta denbora gutxian heriotza eragin ditzake.

Bihotz-geldialdien % 80 ospitaletik kanpo gertatzen dira, eta 10 kasuetatik 8tan gertatutakoa ikusten ari den lekuko bat dago; hala ere, kasuen % 15ean bakarrik egiten da zerbait sorospen-zerbitzuak heldu aurretik.

2015ean, Euskadin, ospitaletik kanpo 907 bihotz-geldialdi erregistratu ziren. Kasu horietako % 75ean lekuko bat zegoen eta kasu hauetako % 24,8an lekukoak masajea eman zuen.

Osakidetzaren aplikazio gehiago:

2016ko uztailak 26

71 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @yeeg8
    2018.eko apirilak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadin ospitaletik kanpo Bihotz Geldialdiko Laguntzarako APP berria aurkeztu da gaur ➡ https://t.co/8kTPKYbQpQ https:…

  • Autokanporatutako erabiltzailea
    2016.eko abenduak 13

    Estaria bien que estuviese en Windows Mobile

  • @anaelorz76
    2016.eko azaroak 08

    Comentario de Twitter:
    RT @Arbolarte: El Departamento de Salud y Osakidetza elaboran una Aplicación Móvil con ... https://t.co/oIBVUopsQt @arbolarte @fekoor http…

  • @Arbolarte
    2016.eko azaroak 08

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud y Osakidetza elaboran una Aplicación Móvil con ... https://t.co/oIBVUopsQt @arbolarte… https://t.co/YGDgMzbbH7

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko abuztuak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Ospitaletik kanpo bihotz-geldialdi baten aurrean laguntzeko aplikazio berria jada erabilgarri dago ➡ https://t.co/8kTPK

  • @OSIBGaldakaoESI
    2016.eko abuztuak 25

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nueva App móvil con información útil para actuar en caso de presenciar una Parada Cardiaca y ayudar a salvar vidas ➡ ht…

  • @jeslarra
    2016.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nueva App móvil con información útil para actuar en caso de presenciar una Parada Cardiaca y ayudar a salvar vidas ➡ ht…

  • @jeslarra
    2016.eko abuztuak 11

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Ospitaletik kanpo bihotz-geldialdi baten aurrean laguntzeko aplikazio berria jada erabilgarri dago ➡ https://t.co/8kTPK

  • @rmfcalava_
    2016.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nueva App móvil con información útil para actuar en caso de presenciar una Parada Cardiaca y ayudar a salvar vidas ➡ ht…

  • @cmib_itziar
    2016.eko abuztuak 10

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nueva App móvil con información útil para actuar en caso de presenciar una Parada Cardiaca y ayudar a salvar vidas ➡ ht…

  • @OSIArabaESI

  • @IDoRSPAIN
    2016.eko abuztuak 09

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nueva App móvil con información útil para actuar en caso de presenciar una Parada Cardiaca y ayudar a salvar vidas ➡ ht…

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko abuztuak 08

  • @JosuneR
    2016.eko abuztuak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Ospitaletik kanpo bihotz-geldialdi baten aurrean laguntzeko aplikazio berria jada erabilgarri dago ➡ https://t.co/8kTPK

  • @cristinita1969
    2016.eko abuztuak 06

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nueva App móvil con información útil para actuar en caso de presenciar una Parada Cardiaca y ayudar a salvar vidas ➡ ht…

  • @octavio_es
    2016.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nueva App móvil con información útil para actuar en caso de presenciar una Parada Cardiaca y ayudar a salvar vidas ➡ ht…

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    Ospitaletik kanpo bihotz-geldialdi baten aurrean laguntzeko aplikazio berria jada erabilgarri dago ➡ https://t.co/8kTPKYbQpQ

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko abuztuak 05

    Comentario de Twitter:
    Nueva App móvil con información útil para actuar en caso de presenciar una Parada Cardiaca y ayudar a salvar vidas ➡ https://t.co/c00xA9mfUP

  • @DSS_Babeszibila
    2016.eko abuztuak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Euskadin ospitaletik kanpo Bihotz Geldialdiko Laguntzarako APP berria aurkeztu da gaur ➡ https://t.co/8kTPKYbQpQ https:…

  • @DSS_Babeszibila
    2016.eko abuztuak 01

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nueva App móvil con información útil para actuar en caso de presenciar una Parada Cardiaca y ayudar a salvar vidas ➡ ht…

  • @rmfcalava_
    2016.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @semicyuc: App "Ayuda a la Parada Cardíaca"
    Actuación si presencia una #PCR, ayudas, desfibriladores cercanos
    @osakidetzaEJGV https://t.…

  • @ehealthdonostia
    2016.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: Nueva App móvil con información útil para actuar en caso de presenciar una Parada Cardiaca y ayudar a salvar vidas ➡ ht…

  • @ehealthdonostia
    2016.eko uztailak 29

    Comentario de Twitter:
    RT @alfrealday: Una nueva app para mejorar los conocimientos de reanimación cardiopulmonar en la ciudadanía. https://t.co/YO7gGgYMjO https:…

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Txema Unanue Osakidetzako Larrialdietako Zuzendaria