Berriak
Eu

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusiak eskualde guztientzako Fondo Estrukturalen aldeko Goi Bilera Erregionalean parte hartu du Bruselan

2010.eko urriak 07

Eusko Jaurlaritzako Kanpo Harremanetarako Idazkari Nagusi Guillermo Echeniquek Bruselako Goi Bilera Erregionalean parte hartu du Europar Batasuneko eskualde guztietarako Fondo Estrukturalen balio erantsia defendatzeko xedez; gutxiago garatutako eskualdeentzat zein garatuagoentzat, non Diru-laguntzek palanka eragina duten sektore estrategikoetan inbertitzeko.

Erkidegoko kohesio politikaren lehiakortasun eta enplegu helburuan (Euskadi barne delarik) sailkatutako eskualdeentzako Diru-laguntzok 2013 urtearen ostean mantendu daitezen xedearekin, 143 eskualdeek Adierazpen bat sinatu dute aipatu diru-laguntzak mantendu daitezen. Patxi Lopez Lehendakaria adierazpena sinatu duten Europako lehendakarien artean.  

Adierazpena sinatu dute, beste batzuen artean: Catalunya, Canarias, Austria Behea, Bavaria, Akitania edo Bretainiako Presidenteek. Jasotako sinadurak Europako erakundeen goi ordezkariei helarazi zaizkie,Europar Batzordean ospatu den ekitaldi batean.   Barroso Lehendakariak ekitaldian parte hartu du, eta halaber, kohesio politikaren arduradun Johannes Hahn Komisarioa, eskualdeetako garapenerako Legebiltzarreko Batzordearen Lehendakari Danuta Hübner, eta Erregioen Batzordeko Lehendakari  Mercedes Bresso bertan izan dira.

Oraindik ez dago iruzkinik
Iruzkinak itxita daude dokumentu honetan
Ekitaldiko kargudunak
(IX legealdia 2009 - 2012)
Beste gonbidatu batzuk
  • Guillermo Echenique