Berriak Ingurumena eta Lurralde Politika
Eu

Xaguxatar parkea: Saguzarra, Izarraitz KBEn kokatuta dagoen Euskal Herriko lehen hiri-parke hezigarriaren protagonista

2016.eko uztailak 22
  • Ingurugiro Etxea, Natura 2000 Sareko kide
  • Ana Oregik eta Eneko Etxeberriak zentro berria aurkeztu dute

 

Azpeitia 16/07/22

Saguzarra Euskal Herriko natura ezagutzen eta ohituren inguruan hezteko ireki den Xaguxatar Parkea lehen parkeko protagonista bilakatu da. Eusko Jaurlaritzako Ingurumen eta Lurralde Politika Sailburu Ana Oregik eta Azpeitiako Alkate Eneko Etxeberriak gaur ireki dute parkea, Izarraitz Kontserbazio Bereziko Eremuan (KBE).  

 

Xaguxatar Parkea Azpeitiako Ingurugiro Etxea Museoaren ingurumarian dago eta Izarraitz Kontserbazio Bereziko Eremua (KBE) gai nagusitzat duen parke tematiko-esperimentala da. Parkearen xedea da KBE egituraren bidez babestuta dauden interes handiko natura-espazioak eta Izarraitz inguruan dagoen kiropteroen espezie-aniztasun handia ezagutaraztea Azpeitia bisitatzen duten lagunei.

 

Ana Oregi sailburuak aipatu duenez, “saguzarren inguruko mito askorekin bukatuko dugu, espezie honek betetzen dituen eginkizunak balioan jarriz eta bere alderik dibertigarriena azpimarratuz”. Ingurugiro Etxea bisitatzen duten lagunek gune berri honetaz gozatzeko eta Natura 2000 Sarearen barruan 2013n KBE izendatua izan zen Izarraitz inguruko natura eta kultura ondarea ezagutzeko aukera izango dute, bai eta inguru horrek faunari dagokionean duen garrantzia ere, bere kobazuloetan bizi diren saguzar-komunitateei esker”.

 

Parkea egokitzeko lanak 2015eko irailean hasi ziren, interpretazio-osagaiak jarriaz aipatu gunean. Osagarri horiek inguruan aurki daitezkeen material naturalekin eginak dira: kareharria, egurra, soka eta landaredia. Inguruan dauden zuhaitzen babesa sustatzeaz gain, haginak, sagarrondoak, urkiak eta zuhaixkak landatu ziren ere, intsektuak alde batetik eta, bestetik, negualdean fruituak eskaintzen dituzten espezieak erakartzeko xedearekin.

 

“Parkearen diseinuak helburu hirukoitza bete du: gizarte mailakoa, parkearen erabiltzaileen eskaerak jaso baititu jabetza-sentimendu bat lortzeko; ekologia mailakoa, naturaren gordetegia izango baita hiri-eremu honen baitan eta ekologia prozesuak babestuko baititu; eta estetika mailakoa, gizakion eta naturaren arteko harremanaren inguruan sentsibilizatzeko diseinatua izan baita”, zehaztu du Ana Oregi sailburuak.

 

Xaguxatar Parkeko 1.800 m²-ko azalean zehar saguzarren ezaugarriak, ohiturak eta habitatak jolas- eta interakzio-moduan ezagutarazten dituzten 6 atal daude. Ondokoak dira atal horien izenak: “Saguzarren horma”, “Enbor bertikaleen lorategia”, “Labirintoa”, “Intsektuen hotela”, “Gela alternatiboa” eta “Haurren jolasak”.

                                                                                                                                                                                                                               

 

 

 

 

Eneko Etxeberriak esan duenez, “Azpeitiak interes handiko natura espazioak ditu eta Xaguxatar Parkea bezalako ekimenen bidez, euskaldun guztien esku jarri nahi ditugu. Gunea aisialdirako eta naturarekin harremanetan jartzeko espazio gisa diseinatu da, non Izarraitz inguruko espezieek dakartzaten onurak eta azken horiek babesteak eta zaintzeak duen garrantzia ikasi ahalko dugun”.  

 

Azpeitia inguruko kultura eta turismo baliabideak biderkatuz doaz, Xaguxatar parkeaz gain Burdinbidearen Euskal Museoaz, Loiolako Santutegiaz eta eskualdeko geologia-baliabideez goza baitaiteke bertan.

 

 

 

Info+:

 

Xaguxatar Parkea

http://ingurugiroetxea.org/es/noticias/470-xaguxatar-parque-natural-vasco

 

Izarraitz, Kontserbazio Bereziko Gune

http://www.irekia.euskadi.eus/es/news/14432-pagoeta-izarraitz-disfrutan-condicion-zonas-especial-conservacion-gipuzkoa?criterio_id=902539&track=1

 

Natura 2000 Sarea: Euskadiko naturaren mirariak http://www.ihobe.eus/Publicaciones/Ficha.aspx?IdMenu=750e07f4-11a4-40da-840c-0590b91bc032&Cod=dd66fc39-f85b-4db1-8bf8-becfe1668bd8&Idioma=es-ES&Tipo=

 

7 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @IkusmiraOndarea
    2016.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Xaguxatar parkea: Saguzarra, Izarraitz KBEn kokatuta dagoen Euskal Herriko lehen hiri-parke hezigarriaren... https://t.c

  • @IkusmiraOndarea
    2016.eko uztailak 23

    Comentario de Twitter:
    RT @IngurumenEJGV: Xaguxatar parkea: el murciélago, protagonista del primer parque urbano educativo del País Vasco en la ZEC de... https://

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    Xaguxatar parkea: Saguzarra, Izarraitz KBEn kokatuta dagoen Euskal Herriko lehen hiri-parke hezigarriaren... https://t.co/xX7nVoJdEF

  • @IngurumenEJGV
    2016.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    Xaguxatar parkea: el murciélago, protagonista del primer parque urbano educativo del País Vasco en la ZEC de... https://t.co/A6f9myKQyf

  • @Torremadariaga
    2016.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    El #murciélago, protagonista del 1er parque urbano educativo del País Vasco en la ZEC de Izarraitz... https://t.co/cswsnuBNob

  • @Udalsarea21
    2016.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    El #murciélago, protagonista del 1er parque urbano educativo del País Vasco en la ZEC de Izarraitz https://t.co/f0coQnPFde #biodiversidad

  • @ihobEJGV
    2016.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    El #murciélago, protagonista del 1er parque urbano educativo del País Vasco en la ZEC de Izarraitz https://t.co/p9wTOhF68I #biodiversidad

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)
Beste gonbidatu batzuk
  • Eneko Etxeberria, Izaskun Zezeaga, Inigo Segurola