Berriak Lehendakaritza
Eu

Lehendakarik Rajoyri eskatu dio ez dadila errekurtso judizialen atzean ezkutatu eta bidera dezala egoera

2016.eko uztailak 22

 

25. promozioko gizonezkoak eta emakumezkoak gaur sartu dira Ertzaintzan

 

Iñigo Urkullu lehendakariak zuzenean eskatu dio gaur Mariano Rajoy Espainiako Gobernuko presidenteari bidera dezala Ertzaintzaren 25. promozioaren kontra bere administrazioak jarritako errekurtsoaren ondoren sortutako egoera. "Beharrezkoak izan daitezkeen bide juridikoak agortuko ditugu, baina egoera hau erakundeen eta politikaren bidetik bidera dadila eskatzen dugu. Zuzenean eskatzen diot Espainiako Gobernuko presidenteari ez dadila baliabide judizialen atzean ezkutatu. Esku hartu behar du, eta saihestu behar du koherentziarik gabeko erabaki ulertezin horrek erakunde-gatazka larriago bat sorraraztea. Bere eskutan dago egoera bideratzea”. Lehendakariak hitz horiek esan ditu gaur Arkauten graduatu diren Ertzaintzaren 25. promozioko kideei kredentzialak emateko ekitaldian. "Ertzaintzan sartzeko duzuen gaitasuna frogatu duzue, probak gainditu dituzue, eta prestakuntza-aldia ere bai. Orain prestakuntza praktikoari emango diozue hasiera. Gaur bermatu nahi dizuet erakunde honetan sartuko zaretela". Iñigo Urkullu lehendakariarekin izan dira Estefanía Beltrán de Heredia segurtasuneko sailburua, Josu Zubiaga Segurtasuneko sailburuordea, Iñaki Gurtubai Administrazioko eta Zerbitzu Orokorretako sailburuordea eta Malentxo Arruabarrena Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademiako zuzendaria. Promozio honek amaitu du bederatzi hilabeteko prestakuntzako oinarrizko ikastaroa, eta urtebeteko praktikaldiari emango dio hasiera. Praktikaldi horren bidez herritarren babeserako unitateak, batez ere, indartuko dira.

Gaur Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian egin den ekitaldian izan dira Iñigo Urkullu lehendakaria, Estefanía Beltrán de Heredia Segurtasuneko sailburua, Eusko Jaurlaritzako beste sailburu batzuk, Ramiro González Arabako diputatu nagusia, Eusko Legebiltzarreko ordezkariak, Euskal Autonomia Erkidegoko epailetzako eta fiskaltzako ordezkariak, Segurtasun Saileko beste agintari eta kargu batzuk, Ertzaintzako agintariak  eta agente berrien familiakoak eta lagunak.

Prozesu luzea

25. promozioko kideek hautespen- eta prestakuntza-prozesu luzea gainditu behar izan dute  gaurko unera iristeko. Joan den ekainaren 6an BECen egin zuten lehen hautespen-proba eta bertan 3.011 izangai izan ziren. Hurrengo azterketa eta proba baztertzaileetan izangaien kopurua murriztu zen, deialdian eskaintzen ziren plazak estali arte. Azaroaren 16an sartu ziren Polizia eta Larrialdietako Euskal Akademian ia bederatzi hilabeteko iraupena izan duen prestakuntzako oinarrizko ikastaroa egiteko.

Oinarrizko ikastaroan, etorkizuneko ertzainek polizia-lanbidearekin lotzen diren askotariko gaien inguruko prestakuntza jaso dute: zuzenbidea, trafikoa, larrialdietako arreta, eginbideak, lehergaien arloko segurtasuna, laneko arriskuen prebentzioa, Euskal Autonomia Erkidegoko inmigrazioaren errealitatea, hainbat diziplina fisiko, eta abar. Era berean, herritarrei arreta euskaraz emateko eta euskaraz komunikatzeko duten gaitasuna indartu da.

Orain, urtebeteko praktikaldia izango dute, eta praktikaldi hori ere baztertzailea izango da. Dagozkien unitateetan egingo dute praktikaldia, haien agintarien tutoretzapean. Promozio berriaren irteerak aukera emango du unitateetako lantaldeak indartzeko –batez ere herritarren babesean espezializatuta dauden unitateetako lantaldeak indartzeko–. Hortaz, gure kaleetan agenteek izango duten agerpena ere indartuko da.

Promozio berriaren datuak

Gaur Arkauten kredentzialak jasoko dituen Ertzaintzaren 25. promozioa 254 pertsonak osatzen dute, 195 gizonezkok eta 59 emakumezkok, hau da, %  23,2.  Horietatik 37 arabarrak dira, 165 bizkaitarrak, 46 gipuzkoarrak eta 8 beste herrialde batzuetakoak. Batez beste 29 urteko adina dute.

6 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • 2019.eko uztailak 08

    Debería haber estado la bandera de España junto a la Ikurriña y la de la Ertzaintza, según nuestra Constitución, http://www.congreso.es/consti/constitucion/indice/titulos/articulos.jsp?ini=4&tipo=2, y en el lugar central entre las dos utilizadas , según la ley de banderas, art. 6º, https://www.boe.es/buscar/act.php?id=BOE-A-1981-26082.

  • @rgartzia
    2016.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    #ertzaintza -ren 25. promozioa @ertzaintzaEJGV https://t.co/xMAPrRFnxr https://t.co/SR8CGg95P7

  • @rgartzia
    2016.eko uztailak 24

    Comentario de Twitter:
    Acto de entrega de credenciales a la 25 promoción de la #Ertzaintza @ertzaintzaEJGV https://t.co/guQ2QWXFN4 https://t.co/5Nxia2xmYe

  • @asantamariajor1
    2016.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu lehendakariak Rajoyri eskatu dio ez dadila errekurtso judizialen atzean ezkutatu eta bidera dezala egoera➡https://t

  • @asantamariajor1
    2016.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: El lehendakari @iurkullu apela a Rajoy para que no se esconda en recursos judiciales y reconduzca la situación ➡ https://t.co/

  • @jjkasta
    2016.eko uztailak 22

    Comentario de Twitter:
    RT @Gob_eus: .@iurkullu lehendakariak Rajoyri eskatu dio ez dadila errekurtso judizialen atzean ezkutatu eta bidera dezala egoera➡https://t

Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)