Berriak Herri Administrazioa eta Justizia
Eu

Josu Erkorekak dio oraindik orain ez dela elkarrizketarik egon Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako jarduneko gobernuaren artean azkenaldiotan bien arteko harremanetan “ohikoa izaten ari den zer edo zer” aldatzeko

2016.eko uztailak 21
  • Eusko Jaurlaritza Madrilgo gobernua noiz osatuko zain dago eta, horren arabera, orain arte bezala “jarduten segituko du, ezaugarri duen leialtasun instituzionalaz eta kasu hauetan nahitaezkoa den erantzukizun publikoaz”, esan du Jaurlaritzaren bozeramaileak. 

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile eta Herri Administrazio eta Justiziako sailburuak gaur goizean adierazi du oraindik orain ez dela elkarrizketarik egon Eusko Jaurlaritzaren eta Espainiako jarduneko gobernuaren artean “azkenaldiotan bien arteko harremanetan ohikoa izaten ari den zer edo zer aldatzeko”.  Josu Erkorekak esan du Eusko Jaurlaritza “zain dagoela lege-aurreikuspenak noiz beteko eta Gobernuko hurrengo presidentea inbestitzeko aurreikusitako osoko bilkurak noiz deituko, deitu behar badira”; eta gehitu du, horren arabera, Eusko Jaurlaritzak orain arte bezala “jarduten segituko duela, ezaugarri duen leialtasun instituzionalaz eta kasu hauetan nahitaezkoa den erantzukizun publikoaz”.

Eusko Jaurlaritzaren bozeramaile Josu Erkorekak komunikabideen galderei erantzun die gaur goizean, Bilboko familia-elkargune berriaren obrak bisitatu ondoren.

Kongresuko Mahaia osatzeko botoen nondik norakoei dagokienez, Josu Erkorekak adierazi du “bitxia” dela Kongresuko presidenteorde bat hautatzearen inguruan izan den arreta mediatiko eta soziala.

 

 

Oraindik ez dago iruzkinik
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
Ekitaldiko kargudunak
(X legealdia 2012 - 2016)