Berriak Osasuna
Eu

2016an Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak 300.000 euro inguru bideratu ditu toki mailan jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak burutzeko

2016.eko uztailak 20

Eusko Jaurlaritzaren Osasun Sailak 292.000 euroko laguntzak bideratu ditu toki-erakundeek 2016an jarduera fisikoa sustatzeko ekimenak burutzeko. Jon Darpon Osasun sailburuaren Aginduarekin –iragan astearteko Gobernu Kontseiluan berretsi zena–, Euskadin herri mailan burutzen diren ekintzen bitartez osasuna sustatu nahi da. 

Horretarako, aurten ere, Osasun Sailak mota honetako laguntzak emateko deialdia egin du, jarduera fisikoa sustatuko duten ekintzak bultzatzeko. Hala egingo du Euskadin jarduera fisikoa bultzatzeko MUGIMENT estrategiaren barruan finkatutakoarekin eta 2013-2020 Osasun Planean jasotakoarekin bat etorrita. Plan horren lehentasunen arabera, gizarte aktiboagoa lortu nahi da, sektoreen arteko elkarlanaren, eta herri mailan eta orokorrean egindako lanaren bitartez.

Deialdia pertsonen eguneroko bizitzan jarduera fisikoa sustatzera bideratua dago, erregulartasunez egindako jarduera fisikoak osasuna sustatzen duelako, gaixotasunak prebenitzen dituelako, gizarte-harremanak eta bizi-kalitatea hobetzen dituelako, onura ekonomikoak dakartzalako eta ingurumenaren iraunkortasunean laguntzen duelako.

Proposatutako ekintzen artean honakoak daude: toki mailan sedentarismoa prebenitzeko eta jarduera fisikoa sustatzeko helburuarekin ekintzak eta estrategiak koordinatzeko sareak sortzea, baita hiri barruan eta hiri inguruetan ibilbideak edo pasealekuak egokitzea eta dinamizatzea aurreikusten dituzten programak eta esku-hartzeak osatzea ere. Azken horiek herritarrentzako, oro har, prestatuko dira, modu seguruan eta behar bezala seinaleztatuak, ohiko joan-etorrietarako mugikortasun aktiboa eta/edo aisia aktiboa sustatzen laguntzeko.

Azken Euskal Autonomia Erkidegoko Osasun Inkestan (EAEOI) bildutako datuen arabera, Euskadin herritarren % 31k ez ditu Osasunaren Mundu Erakundeak jarduera fisikoaren praktikaren inguruan finkatutako minimoak betetzen. Biztanle hauek ez aktiboen multzoan sartzen dira. Hauen artean emakumeen portzentajea (% 34) gizonena (% 27) baino handiagoa da.

 

Gasteiz, 2016ko uztailaren 20a

11 iruzkin
  • Faceless avatar thumb 70
    Zerbait esan nahi duzu?… iruzkindu albiste hau
  • @PatxiGalarraga
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    Betikoa: urtero biztanleko 1500€ gastatu arren Osasun Sailak 0,14€ emango ditu udaletan #JardueraFisikoa sustatzeko https://t.co/vgnP1OzWT9

  • @OSIArabaESI
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    2016an Osasun Sailak 292.000 euro bideratu ditu toki mailan jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak burutzeko ➡ https://t.co/MO4OqV5HW5

  • @OSIArabaESI
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud destina 292.000 € a fomentar acciones locales de promoción de la actividad física en 2016 ➡ https://t.co/uxgk0198aA

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    2016an Osasun Sailak 292.000 euro bideratu ditu toki mailan jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak burutzeko ➡ https://t.co/I224fGfhlA

  • @GurutzetakoOsp
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud destina 292.000 € a fomentar acciones locales de promoción de la actividad física en 2016 ➡ https://t.co/qY435ZHLoe

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud destina 292.000 € a fomentar acciones locales de promoción de la actividad física en 2016 ➡ https://t.co/gNThAtC3CQ

  • @DonostiakoOsp
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    2016an Osasun Sailak 292.000 euro bideratu ditu toki mailan jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak burutzeko ➡ https://t.co/NircYnPpt1

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    2016an Osasun Sailak 292.000 euro bideratu ditu toki mailan jarduera fisikoa sustatzeko ekintzak burutzeko ➡ https://t.co/HtzobmRn1C

  • @inmaizcoa
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Departamento de Salud destina 292.000 € a fomentar acciones locales de promoción de la actividad física en 2016 ➡ ht…

  • @rolalde
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    RT @osakidetzaEJGV: El Departamento de Salud destina 292.000 € a fomentar acciones locales de promoción de la actividad física en 2016 ➡ ht…

  • @osakidetzaEJGV
    2016.eko uztailak 20

    Comentario de Twitter:
    El Departamento de Salud destina 292.000 € a fomentar acciones locales de promoción de la actividad física en 2016 ➡ https://t.co/IuI0J9qCxY